Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea Atonduren aurkezpena Eibarren

Atonduren aurkezpena Eibarren

2006/11/15 16:26
Baserritar jantziaren historia eta aurrera begirako proposamenak aurkeztuko ditu Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak Eibarren.  Atondu, XXI. menderako proposamena izeneko liburua argitaratu berri du Ane Albisuk, eta bere hitzaldian atzoko, gaurko eta biharko baserritar jantziak erakutsiko ditu. Argazkiak erakusteaz gain Kezkako dantzarien soinean Ane Albisu berak diseinatutako jantziak erakutsiko dira.
  • Data: Azaroak 21, 19.30etan Portaleko areto nagusian
  • Hizlaria: Ane Albisu, Ikerfolk elkartea
  • Izenburua: Atondu, baserritar jantziari buruzko taller praktikoa
XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera aztertu du Ane Albisuk, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta, etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu. XXI. menderako euskal tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.

Ane Albisu donostiarra da, eta azken 21 urteotan Ikerfolk elkartean, folklorea eta modaren inguruko ikerketak burutu ditu. Atondu ekimena zuzentzen du Ikerfolk elkartean bertan. Euskal Filologian lizentziatua da eta 1976 urtean hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia Dantzari taldean, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailean eta azken 21 urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean folkloreari eta modari loturiko hainbat ikerketa eta lan egin ditu. Diseinu munduan ere zenbait lan egina da. Ogibidez euskara irakasle bada ere, eta bere ama hizkuntzaren irakaskuntzari bizitzaren alderdi handi bat bihotzez eskainiagatik, sormenarekin loturiko jardunak dira bere izaera gehien markatu dutenak. Dantza, musika eta antzerki munduan aritua da, baina jantziaren inguruan eginiko ikasketek eta diseinuek, batez ere, definitzen dute hobekien bere nortasuna. Hamabost urte daramatza, ikerketa eta diseinua uztartuz, Atondu ekimena zuzentzen. Liburu honetan laburbildu ditu hainbat eta hainbat diseinu, artikulu, hitzaldi eta ikastarotan metatutako ezagutza eta eskarmentua.



laida
2009/12/29 22:06

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com