Dokumentu Akzioak

Albisteak

Dantza ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan

2010/09/03 11:42
Dantza ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan

Irailaren 2tik 12ra ospatuko dira Euskal Jaiak Donostian, eta ohi bezala hainbat dantza ekitaldi izango dira egitarauan. Dantzaldiak, soka-dantza, Trikitixa elkartearen jardunaldiak edo Goizaldi dantza taldearen emanaldia ekarriko ditu aurtengo Donostiako Euskal Jaiak.

dantzancom  2010/09/02 Gehiago Irakurri…  

Aiko taldearen dantzaldi ibiltaria aurten Zarautzen

2010/09/03 11:42
Aiko taldearen dantzaldi ibiltaria aurten Zarautzen

AIKOk ematen dituen tailerren eskutik, dantza tradizionalak ikasteko beste modu bat Zarautzen. AIKO musika eta dantza maisuek osatutako talde bat da, eta bere asmo eta helburua da musikaren erritmora mugitzearen plazerra berreskuratzea, plazer hori besteei helaraztea eta bals bat, pasodoblea, jota bat, soka-dantza edo beste zenbait doinu entzutean oinak erritmikoki mugiarazten digun barne-pultsio hori lantzea.

Zarauzko Udala - Kultura  2010/09/02 Gehiago Irakurri…  

Izaskun Lapazak Tirauki Traukian lana sortu du Aterpean programan

2010/09/03 11:42
Izaskun Lapazak Tirauki Traukian lana sortu du Aterpean programan

Dantza Hirian jaialdiaren Aterpean programan Izaskun Lapaza dantzaria ari da sormen lanean. Aterpean sortzaileentzat egoitza programa bat da, artistei beraien proiektuak aurrera eramateko baliabideak eta babesa eskaintzen diena.

dantzancom  2010/09/02 Gehiago Irakurri…  

Kemen dantza taldearen jantzien erakusketa

2010/09/03 11:42
Kemen dantza taldearen jantzien erakusketa

Kemen euskal dantza taldearen helburuen artean hainbat ekintza kultural sustatzea eta euskal kultura dantzatuaren zabalpenaren alde lan egitea aurkitzen dira. Hau honela izanik, dantza saio ezberdinak eskaintzeaz gain bestelako ekintzak ere bultzatu ohi ditu. Oraingoan jantzi erakusketa bat antolatu duelarik.

Kemen dantza taldea  2010/08/21 Gehiago Irakurri…  

Eskola dantza taldea Donostiako Aste Nagusian

2010/09/03 11:42
Eskola dantza taldea Donostiako Aste Nagusian

Hitzordua Konstituzio Enparantzan izango da, ostegunean, hilaren 19an 20:00etatik aurrera. Urtero moduan, aurten ere Eskola Dantza Taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Donostiako Aste Nagusiaren egitarauaren barruan.

eskola@euskalnet.net  2010/08/18 Gehiago Irakurri…  

Beteranoen II Dantza Solteko Topaketa, Irailak 11a Errenterian

2010/09/03 11:42
Beteranoen II Dantza Solteko Topaketa, Irailak 11a Errenterian

Beti Prest Dantza Taldeak irailaren 11ean “II Helduen Dantza Topaketa” ospatuko du Errenterian. Goizean mahai ingurua izango dugu eta hiru pauso originalak ikasteko aukera. Gero bazkaria eta arratsaldean partaide guztien dantza ikuskizuna. Tartean Xabier Obesoren eskultura emango zaie Imaz anaiei omenaldi bezala Dantza Soltearen alde egindako lanagatik.

Beti Prest Dantza Taldea Elkartea  2010/08/06 Gehiago Irakurri…  

Biarritzeko Flashmoba berriz egingo da abuztuaren 13an

2010/09/03 11:42

Pasa den ekainaren 8an egin zen Flashmob ekitaldia Biarritzen, baina eguraldiak ez zuen asko lagundu eta errepikatzea pentsatu dute. Datorren abuztuaren 13an, 19:30etan, eta hondartza aurrean egingo da dantza ekitaldi berezia.

dantzancom  2010/08/04 Gehiago Irakurri…  

Dantza emanaldiak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan

2010/09/03 11:42
Dantza emanaldiak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan

Ohi bezala dantza emanaldi ugari izango dira abuztuan festak ospatzen dituzten hiriburuetako jaietan. Honako hemen Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan eskainiko diren dantza emanaldi eta dantzaldiak.

dantzancom  2010/08/03 Gehiago Irakurri…  

Jaialdi 2010 Boisen musika eta dantza

2010/09/03 11:42

Bukatu da Jaialdi 2010 Boisen, eta bost urte barru arte ez da itzuliko Euskal Herritik kanpo ospatzen den euskal festa erraldoiena. Musika eta dantza nagusi izan dira egunotan Idahoko hiriburuan eta Youtuben ere hasi dira bideoak sareratzen horren testigu. Horra ale batzuk.

dantzancom  2010/08/02 Gehiago Irakurri…  

Alurr taldea Tafallan eta Berastegin ariko da

2010/09/03 11:42
Alurr taldea Tafallan eta Berastegin ariko da

Alurr Dantza Taldeak Sua ikuskizuna aurkeztuko du Tafallan uztailaren 31n, eta Alurr Dantza Eskolako 75 gazte ariko dira Berastegin abuztuaren 8an

Eli Nosellas  2010/07/30 Gehiago Irakurri…  

Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak