Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzan.com-en aldeko babes-taldea Nik ere dantzan.com babesten dut

Dokumentuaren akzioak

Nik ere dantzan.com babesten dut

Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen  ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak zeharo murriztu dira, eta egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.  

  • Baliagarria eta beharrezkoa zaigula erakusteko.
  • Erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustarazteko.
  • Babesleon lotura eta parte-hartze sentimendua indartzeko.
  • Diru-sarrera zuzenak suposatzen duen bultzada baliatzeko.   

 

Kuotak

Kuota hauek proposatzen ditugu, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian lagundu dezan:       

  • Norbanakoen gutxieneko kuota: 12,00 euro / urte 
  • Norbanakoen kuota arrunta: 50,00 euro / urte 
  • Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100,00 euro / urte 
  • Borondatezkoak:  kopurua norberak aukeratu   

 

Gurekin bat baldin bazatoz, egin zaitez babesle. Eta lagundu iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Denon artean aurrera aterako dugu. Bete ondorengo formularioa eta e-postaz jasoko duzu babesle izateko gainontzeko datuen eskaera.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

dantzan.com-en aldeko babes-taldea

Dantzan.com-en aldeko babes taldeak sortutako profila da hau, dantzan.com-en aldeko ekimenen berri eman eta babesak bideratzen jarraitzeko.


Dantzan.com-en babesle izan nahi dut


Dantzan.com bizi nahi dut


'Bizi dantzan' irudiak erabili nahi ditut


Dantzan.com-en alde sinatu nahi dut

 


Babestu_dantzancom