Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta

2010/06/17 15:11

Euskal dantza balioan izenburupean dantza ikasketen inguruko gogoeta jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak. Datorren ekainaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean burutuko da eta saio irekia izango da, dantza tradizionalaren transmisioa intereseko gai duten guztientzat irekia.

Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak azpimarratu zuen behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea izan zen. Bide horretan laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan sakondu eta pauso ematen joateko programa bat jarri zuen abian 2009. urtean.

Lan horren ondorio eta hausnarketak partekatu nahi dira orain, dantzari, dantza irakasle eta dantzazaleekin, eta helburu horrekin "Euskal dantza balioan. Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta" jardunaldia antolatu da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian ekaianaren 21ean arratsaldeko 19:00etan.

Euskal dantza balioan

Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta


Sarrera hitzak:

  • Maria Jesus Aranburu: Gipuzkoako Kultura eta Euskara Foru Diputatua
  • Juan Antonio Urbeltz: Ikerfolk elkarteko lehendakaria
  • Xabier Mendizabal:  Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria


Hizlariak:

  • Sabin Bikandi: Etnomusikologian Doktorea, musika eta dantza irakaslea.
  • Oier Araolaza: Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua. Dantzan.com elkarteko ordezkaria.


Galdera-erantzunak

Helburuak
Orokorra:
• Euskal dantza tradizionalaren formakuntza sustatzeko eta sendotzeko bideak aztertu. Mota horretako ikasketak egituratzearen egokitasunaz gogoeta egin, eta dantza tradizionalaren transmisio sistema egituratzen hasteko adostasun puntuak bildu.
Zehatzagoak:
• Euskal dantza tradizionalen ikasketa kurrikulumaren zirriborroa aurkeztu
• Gipuzkoako dantza irakasleen ezaugarri eta beharrei buruzko txostena
aurkeztu.

Eguna: ekainak 21, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia


Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

 

Egindako ikastaroak
2014
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita

2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa