Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Patxi Laborda on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/18

Ezin dizuegu esan ingi etorriak aspalditik ixtorio honetan zinetelako, beraz, sorte on eta bolo asko izan!

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sorgin-dantza, fricassee-ak eta oxdans-ak 2013ko Ezpalak jaialdian

Ezpalak

2013/05/16

Europako txoko askotan bada aire bat bikotean danzatu eta jokatzen dena, esku-jokoekin hasi eta muxuekin, besarkadekin, ukabilkadekin zein tiroekin bukatzen dena. Fricassee izenarekin ezagutzen da Frantzian, oxdans Norvegian, Ball de Sant Ferriol Kataluinian... Euskal Herrian Oriako sorgin-dantzan ageri zaigu aire eta joko hori, baina baita Aretxabaletako txino-dantzan ere eta Zuberoako kerestuen jokoan ere. Horiek guztiak bilduko dira aurtengo Ezpalak jaialdian, maiatzaren 25ean Iruñean eta 26an Eibarren.

Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Arkaitz Miner eta Txus Aranburu musikariak proiektu honetarako elkartu dira dantzaldi gidatuak eta kontzertuak eskeintzeko xedearekin.

Erdizka Lauetan

erdizkalauetan

2013/05/17

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Aiko Taldeak herri dantzarako gonbitea luzatzen du eta Pirinoetako soinua dakar `Bilgua´ bere CD berriarekin

Itziar Villamandos

2013/05/15

Dantza eta musika maisu taldeak, musika garaikideko hogei konposaketa berri inguru aurkezten ditu dantza estilo tradizionalerako, eta gainera, talde instrumental klasiko bat gaurkotzeko erronka berri batekin dator, ttunttunaren aldaera berri bat, ttunttuna (esku bateko txirula eta ttunttuna), biolina eta danborra.

Aritz Ibañez Lusarreta on Aiko Taldea: Astoarena

2013/05/15

Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena grazia eta dantzan jakitea ez bada... erakustaldi ederra!

dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Dantzan.com-ek 99 babesle

2013/05/15

Erronka txikia gainditu dugu: 109 babesle!! (atzoko datua).
Jarraitu beharra dago. Martxa honetan, lortuko dugu. 200 baietz!!

http://www.dantzan.com/[…]/nik-ere-dantzancom-babesten-dut

Aritz Ibañez Lusarreta on Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Ze harribitxiak eskaintzen dizkigun dantzan.com-ek eta kasu honetan Joxalbertok eta Mikelek. Biba zuek!

Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.

Komunitatean parte hartu nahi duzu? Sortu erabiltzailea eta egin zure ekarpena!