Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hnuy illa'-ren emanaldi bat bertan behera uzteko eskatu du AVTk

Hnuy illa'-ren emanaldi bat bertan behera uzteko eskatu du AVTk

Kukai-Tanttakaren obra Joseba Sarrionandiaren hitzetan oinarrituta dagoela argudiatu du eskari hori egiteko

Kukai-Tanttaka konpainiak urriaren 14an Santiagon (Galizia) programatua duen Hnuy illa obraren emanaldia bertan behera uzteko eskatu dio AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak hiri horretako Udalari, obra hori Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritua dagoela argudiatuta. AVTren iritziz, Santiagoko Udalak ez luke «etakide horren obraren emanaldia» ameitutu behar.

Komunikabidea
Berria

Lekua
Santiago (Galizia)

Mota
Albistea

Data
2008/10/09

Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Kukai-Tanttaka eta Marie de Jongh konpainiak hilaren 13tik 17ra bitarte Santiagon egingo den Feira Galega das Artes Escenicas azokan parte hartzekoak dira, Hnuy illa eta ¿Por qué lloras, Marie? lanekin hurrenez hurren.

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak