Hamaika bikote jardungo dira Segurako Dantza Txapelketan
Azken irabazleak, Azpitartetarrak, ez dira aurkeztuko, eta Bizkaiko hiru bikote ariko dira
Segurako 31. Dan-tza Txapelketa igande honetan jokatuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Hamaika bikote lehiatuko dira eta azken hiru urteotako txapeldunak, Azkoitiko Azpitarte anai-arrebak, ez dira jardungo. Txapelketa honetatik erretiratzeko ordua dela erabaki dute.
Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/06/17
Aurten atentzioa ematen du bizkaitarren parte-hartzea. Hango hiru bikote ariko dira Seguran; besteetan baino gehiago.
Igandean irabazle gertatzen den bikoteari Nestor Basterretxearen eskultura berria emango zaio. Txapelketa honen historian zehar zazpi eskultura egin ditu artistak.
Dantza askea Gipuzkoan dago sustraitua batik bat eta Segurako txapeldunak giputzak izan dira ia beti; behin, 1979an hain zuzen ere, bizkaitar batzuk nagusitu ziren, Zaldibarko Alkorta lehengusuak.
2002, 2003 eta 2004an Hernaniko Parrondo anai-arrebak gertatu ziren irabazle. Eta ondorengo hiru urteetan, Azkoitiko Azpitarte anai-arrebak.
Aurten, eszenatokia berria izango da. Sarrera-irteerak
aldatu dira eta atzeko aldea aldatu. Antola-tzaileek -Segurako Udala
eta Euskal Telebista- ikuskizuna erakargarriagoa izango dela espero
dute.
Eta, ohitura den bezala, lehen aldiz aurkezten den bikote onenari Guillermo Areizaga saria emango zaio.

