2007-02-13_Iratxe-Ansa.jpgIratxe Ansa


Iratxe Ansa Santesteban Donostian jaio zen 1976ko ekainaren 20an. 14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen eta Stuttgart-en, John Cranko Schule-n jardun zuen ikasten. 1993-1996 bitartean Basel Ballet-en aritu zen profesionalk, ondoren, 1996-97 bitartean Portugalen, Gulbenkian Ballet-ean. Nacho Duatok zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean urtez dantzatu zuen 1997 eta 2002 bitartean. 2002ean Lyon-eko Operako Baletean sartu zen eta bertan jardun du dantzan 2005 arte. 2005 eta 2006an freelance aritu zen hainbat proiektutan Brusselan, Japonian eta New Yorken. 2006ko abenduan Nederlands Dans Theater-en sartu zen.


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak