Eneko Balerdi
Eneko aiarra da, Lasarteko Michelin enpresan ari zen lanean, dantzaren munduan hasi, gustatu eta Londresera joan da dantza garaikidea ikasi eta dantzaz bizitzen saiatzera. Urtebetez funky ikasi zuen, ondoren dantza garaikidea probatu zuen, eta bi urteren buruan Londresko eskola batean sartzeko probetara aurkeztu zen. Hartu egin zuten eta Londresera joan zen Michelin-eko lana bertan behera utzita.

