Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/27 04:23:24.183 GMT-4

Aurreskuaren bertsio ingelesa

Ingalaterran bizi den lagun batek, Nereak, erakutsi dio bertako lagun ingeles bati gure dantzen bideo bat. Agurra dantzatzen ageri da dantzaria, gure ustez elegante asko. Michael bideoa ikusten hasi da eta berehala barrezka hasi da. "Aizu, hau gauza serioa da, hau aurreskua da!" esan dio Nereak, baina Michaelek ezin barreari eutsi. "Guk ere badaukagu aurreskuaren bertsio ingelesa" erantzun dio: "The English version of your sacred dance!" Hara hemen:

Etzaio arrazoirik falta Nerean lagunari. Gure seriotasunean, gure hieratikotasunean eta ariketa gimnastiko lehor horiek egiterakoan jartzen dugun traszendentzia keinuan, Monty Python bera imitatzen ari garela dirudi. Edo bera ari al da gu imitatzen?

Nork: oier_a.2007/06/27 04:23:24.183 GMT-4
Etiketak: bideoa dantza aurreskua monty-python | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik ikusi izan ditut ba horrela dantzatzen duten batzuk ;-)

Nork: aritz.2007/06/27 05:04:41.477 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Zer dugunan?

Nork: Iker.2007/07/01 19:57:22.636 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak