Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 14:48:46.991 GMT+2

Danzantes de Tauste

Zaragozako probintziatik dator Tausteko taldea.

Dance de Tauste zikloaren barruan bi makila-dantza aurki daitezke beste hainbat dantzaren artean: Saludo, ezpata-dantza bi, Escudos, arku-dantza bat eta giza-dorre bat.

Tradizioz Tausten pentsatu izan da dance-a XII. mende inguruan sortu zela, hain zuzen ere, herria kristautasunerako berreskuratu zuenean Alfonso I.ak, Aragoiko erregeak. Tausteko dantzen inguruan egin diren azken ikerketen arabera, gaur eguno dance-ak duen konfigurazioa XVIII. mendeko ingurukoa izan daiteke. Pentsatzekoa da oinarri zaharren gainean joan dela osatzen, eta oinarri zahar horien artean makil-dantzak aurki daitezkeela uste dute ikerketa egin duten adituek.

2003. urtetik Aragoiko Interes Turistikodun Jai izendapena dauka Tausteko Danceak. Apirilean Sancho Abarka-ren omenezko jaietan aurkezten da.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean

Nork: makila-dantza.2007/05/09 14:48:46.991 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak danzantes-de-tauste iruñea jaialdia aragoi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak