Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/09 14:19:28.134 GMT+2

Aiara dantza taldea

Villabuenakoa izan arren dantza zikloa, Arabako Aiara bailarako taldeak aurkeztuko du dantza saioa Iruñean.

Izan ere, gaur egun Villabuenan ez baita dantzatzen aipatutako dantza sorta. Sei atalek osatzen dute makila-dantza zikloa: Bailaos, Paloteaos, Te vi, Pájara pinta, El Culo eta Oficios.

Maiatzaren 15ean eta azaroaren 30ean dantzatzen dira aipatutako makila-dantzak, hain zuzen, San Torcuatoren eta San Andresen omenez 

Dantzak berreskuratu ahal izateko, ezinbesteko lana egin behar izan zuten Villabuenako Gil anaiek, Eltziegoko dultzaineroek eta Aita Donostiak. Izan ere, euren errepertorioetan eta kantutegietan aurkitu baitzituzten dantzon partiturak. Bestalde, gaur egun, Ebro bailarako hainbat herritan entzun daitezke oraindik ere abestien ardatzik nagusienak...

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean

Nork: makila-dantza.2007/05/09 14:19:28.134 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak amurrio jaialdia iruñea aiara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak