“Koko-moko, sária bete moko” kantatu genuen aratusteetan, koko-dantzetan, eta orain “Saria bete dantza” izeneko emanaldia antolatu dugu. “Sária” otarra da Eibarren, eta “Coliseoa bete dantza” egin nahi dugu datorren azaroaren 15ean.
Kezka & friends
Azken urteotan lagun izan dituen taldeetako batzuk gonbidatu ditugu gurekin batera dantzatu eta urteurrena ospatzera. Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeko Duguna, Añorgako Arkaitz eta Elgoibarko Haritz taldeek emanaldi berezia eskainiko dute Kezka dantza taldearekin batera
Azken urteotako Kezka dantza taldearen dantza ibilbidean funtsezkoak izan diren eta gure laguntzat ditugun dantzari eta dantza taldeak gonbidatu ditugu jaialdirako. Denek eman dute baiezkoa eta poz handia dugu, gure jardueran erreferente izan diren eta diren taldeak dantzatuko baitira gurekin batera Coliseoan.
Saria bete dantza
Argia, Andra Mari, Duguna, Arkaitz, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Eibar, Coliseo antzokia
2008ko azaroaren 15ean, 19.30etan

Erantzunak
Nork: aritz.2008/10/28 14:08:12.377 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Sarrera librea ? Horrela ez bada, zenbat ? Handia da Koliseoa? Zenbat pertsonentzako? Ezkerraldetik batzuk joan nahi dugu, eta da bidaia en balde ez egiteko.
AH !! Zorionak KEZKA !! jejej XD
Nork: Arkaitz.2008/10/29 21:47:07.367 GMT+1
Sarrerak 5 euro balio ditu, Coliseoan 500 lagun sartzen dira eta sarrerak astelehenetik aurrera erosi daitezke Generaltikcets-en.
Eskerrikasko!
Nork: oier.2008/10/30 15:28:14.941 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/kezka
Ok !!! Mila esker Oier, astelehenean bertan erosiko ditugu sarrerak. 3 fijo joango gara. Vega txo !!!
Nork: Arkaitz.2008/10/31 17:34:48.299 GMT+1
Nork: Gari.2008/11/17 19:47:48.866 GMT+1