Eibarren
mozorrotzeari koko-janztea esan izan zaio. Toribio Etxebarriak karnabalak,
koko-jantzi eta koko-marruen inguruan jaso zituen aipamenetako batzuk eta
Eibarko hiztegian bildutako beste batzuk ekarri ditugu hona. Horietako batzuk
agertuko dira datorren larunbatean aterako ditugun koko-dantzetan.
KOKO-EGUNA. Carnaval.
Aratoste eguna
¿Koko-eguna al da ba gaur
orretara janzteko?
KOKO JANTZI. disfrazar(se).
Bazoiaz aurten koko janztera?
(TE). / Karnabal aurreko astian, eguenian, Eguen Zuri izeten zan. [...].
Jentiak biharra eitten eban, baiña gurasuei gustatzen jakuen umiak
jaztia basarrittar, ta antxiñako andra zaharren zerekin. Ta tanboliña
arratsalde guztian joten egoten zan, ta dantzan. [...] Koko jantzitta,
haixe izaten zan koko jaztia. (TZ).
KOKO-JANTZIXA. Disfraz.
Badira urte guztian koko-jantzixa
erabiltzen dabenak. [Hay quienes llevan disfraz todo el año.]
KOKO-MOKO JANTZI (Ad.)
disfrazar(se). Sin. koko jantzi.
KOKO-MARRUA. Ente de
fantasía con que se asusta a los niños.
¡ Ixildu zaittez, Koko-marruak
eruango zaittu ba bestela! ¡ [Calla, que si no te va a llevara
el koko-marro.]
KOKUA. 1. Se dice en
primera acepción de los insectos, y por extensión de todo ser viviente
de reducidas dimensiones. Kokuak dira milla eta milla bidar arraza
geixago, friztixa azixak baño.
2. Persona disfrazada o con indumento extravagante. Oingo urtian
koko gitxi ibili da Aratostietan. [Este año ha habido pocos disfrazados.]
Eta
bukatzeko Toribio Etxebarriaren bi esaldi, gure koko-dantzak prestatzen ibili
garen bitartean behin eta berriz bidera atera zaizkigunak:
- Aratostietarako,
makilla dantzia ikasten dabiz gazte mordo bat. (TE)
- Aratostietan
nahikua da arpegixa baltzittutzia koko agertzeko. (TE)

Idatzi artikulu bat