Egun lasaiagoa eta familiarragoa izaten da kofradiakoa. Polita hala ere. 11.00etako Meza nagusian Arrateko ezpata-dantza egin zuten Ane Sarasketak eta Oier Araolazak. Ondoren, prozesioa egiten da. Arrate egunean gurutzera eramaten da Ama Birjina prozesioan, eta kofradia egunean berriz zelaitik egiten da itzulia. Elizara itzultzerakoan berriz ere ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean.
Hemen Ainhoa Larrañagak Arrateko Amaren kofradiaren egunean ateratako argazki batzuk.

Idatzi artikulu bat