Eguraldiak lagundu zuen eta horrelakoetan Untzaga plazak itxura ederra izaten du -armailak ikuslez betetzen badira behintzat- eta oraingoan halakoa zuen.
Gipuzkoako dantzak izan ziren Kezka dantza taldeak eskaini zuen emanaldiaren osagai nagusia. Arratsaldeko 19.30etan hasi zen dantza emanaldia. Kezkako txistulariak, Andoni Altzibar, Felix Elortza eta IƱaki Barua eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak arduratu ziren Dantzari Egunean musika zuzenean jotzeaz dantzariei.
Nafarroa, Araba, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako dantza tradizionalak eskaini zituzten Kezka dantza eskolako ikasleek, eta Kezka dantza taldeko dantzariek Gipuzkoako dantzen sorta bat dantzatu zuten. Orain 15 urteko Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin ikasitako Gipuzkoako dantzen sorta eskaini genuen: erreberentzia, ezpata-dantza, uztai-handiena, brokel-makil eta makil-handien jokoak, zinta-dantza eta uztai txikiena.

Idatzi artikulu bat