Pasa den asteburuan ospatu
dira Debako Lastur auzoko jaiak. San Nikolas jaiak ospatzen dituzte
Lasturren eta Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeek emanaldia eskaini genuen bertan larunbatean, hilaren 15ean.
Arrateko Amaren ezpata-dantza eta Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzekin osatu genuen 20:00tan hasi eta ordubete pasa iraun zuen emanaldiak. Txistulariak Elgoibarko Udalaren bandakoak eta Kezka dantza taldekoak aritu ziren. Beraiekin batera Oihane eta Eneritz trikitilariak ere izan ziren hainbat pieza jotzen.
Hona hemen Lasturko emanaldiko argazki sorta bat

Idatzi artikulu bat