Chesteko Udaleko ordezkariek bidalitako mezua irakurrita "La verdad es que todo el mundo que os vio se quedó alucinado, iban comentándolo por ahí...." badirudi pozik geratu direla bertan eskainitako emanaldiarekin. Astelehen arratsaldean izan zen, Chesteko Udaletxeko plazan, eta Haritz eta Kezkako dantzariok aurreikusitako egitaraua aurkeztu genuen plaza inguratzen zuten herritarren aurrean: Arrateko ezpata-dantza, Gipuzkoako dantzak eta Bizkaiko dantzak. Geneukan guztia eman genuen eta txistulariak (Andoni, Olatz eta Barua) eta trikitilariak (Oihane eta Olaiz) primeran aritu ziren.
Larunbata eta asteartea bitartean Cheste eta Valentzia aldeko bazter
batzuk ikusteko aukera izan dugu; Valentziako hiri-erdigune historikoa,
katedrala, plaza biribila (bete xamarra zegoen aukeran...), America's
Cupeko mollak (balandrorik apenas, denda garestiak nahi beste), Ciudad
de las Artes y las Ciencias, eta baita Ricardo Tormo zirkuitoa ere!
Zirkuitoan sartzeko aukera ere izan genuen, baina motor hotsik ez zen
entzuten bertan. Zirkuituan hutsik ikusi genuen, baina gure primerako
gidari Juan Luisek edozein rotondatan aurkitzen zuen emozioa! Denbora
gutxi eta gauzak ikusteko patxada askorik ez dugu izan, baina batzuk 24
orduak aprobetxatu dituzte eta Chesteko tabernariren bat behintzat pozik
geratu da.
Malenek egin du dagoeneko bidaiaren kronika bere blogean eta bertan
dioen bezala gure Chesteko egoitza bai izugarria! Tamainan behintzat.
Hezkuntza Esparrua zen, Eibarko Complejo Educatiboaren sorta berekoa,
baina Eibarko halako 10 zen Chestekoa. Izugarri handia, eta basamortua.
Hiri fantasma bat, porlanezko museoa, eraikin huts, zelai berde, eta
piszina lehorrez betea. Garai batean 5.000 lagun hartu zituen hiri
harresitu eta babestuan bizi izan gara 50 bisitari. Esperientzia bitxia
gure, eta argi dago beren bizitzaren parte garrantzitsu bat bertan egin
zuten ikasleek ez dutela inoiz ahaztuko.


Idatzi artikulu bat