Abuztuaren 13tik 19ra bitartean burutu da Volkskundstweek 2006 Nazioarteko Folklore Jaialdia Sint-Niklaasen. Dantzaz betetako astea izan da, egunero emanaldi bat edo bi eskaini ditugu. Beraz, nekatuta, baina aldi berean hunkituta itzuli gara, jaialdiaren antolatzaileek eta beren etxeetako ateak ireki dizkiguten familiek eskainitako harrera beroagatik.
Emanaldiak hirian bertan, eta inguruko herrietan izan dira. Serbia, Letonia, Eskozia eta Flandriako taldeekin batera aritu gara dantzan Kezkakoak. Arrateko dantzak, Durangaldeko dantzari-dantza, Zuberoako dantzak, kaskarots, soka-dantza, Arratiako jotak eta beste zenbait dantzaz osatutako emanaldiak eskaini ditugu Eibartik joandako 37 lagunek. Kezka dantza taldeko dantzariekin batera, Elgoibarko Haritz dantzari taldeko dantzariek, eta Kezkako eta Ermuko txindurri dantza taldeko txistulariek eta Agirrebeña anai-arrebak trikitilariek osatutako musikari taldeak dute espedizioa.
Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, Belgikako kostaldean, De Panne hirian eskaini genuen emanaldia. Abuztuaren 18an berriz, jaialdiko azken emanaldia Sint-Niklaas-eko Stadschouwburg antzokian egin zen. Denera, 10 emanaldi eskaini ditugu 7 egunetan, baina hala ere turismo apur bat egiteko tartea ere izan dugu, izan ere besteak beste Brujas, Gante edo Sint-Niklaas bera ezagutzeko aukera izan dugu.
Azpimarratzekoa da beren etxeetan hartu gaituzten familiekin sortutako harremana, eta nola ez, astebete honetan gure gidari eta betiedozertarakoprestzeudenlagunak izan
ditun Bart eta Katrijn-ekin izandakoa. Haien sekretuko ezkontzaren
berri izan eta Antwerpeneko udaletxe aurrean dantzatu genien.
Biharamunean, Sint-Niklaaseko udaletxe plazan bertan, Beljikako plaza
handienean, ezpata-dantzarekin ohoretu genituen ezkonberriak.Batzuetan antzoki eder eta dotoreetan aritu gara, beste batzuetan jendez gainezka zeuden areto txikiagoetan. Dantzariak saiatu dira txispak ateratzen, eta musikariak dotore aritu dira. Arrateko eta Durangaldeko ezpata-dantzak han eta hemen erakutsi ditugu, eta trukean Eskoziako ezpata-dantzak eta Flandriako ezpata-dantzak ezagutzeko aukera izan dugu, aipatzekoa flandriarrek azken egunean makilekin, aro batekin eta danbor huts batekin egin zuten ezpata-dantza ikusgarria. Gainera, eskoziarrek beren dantzetan egiten duten Pas de Basque urratsa ikasteko aukera izan genuen, batzuk Serbiako taldearen dotoreziak harritu gintuen, eta beste batzuk Letoniako neskekin fitxak sartzen saiatu ziren...
Jaialdiko parte hartzaileeontzat antolatu zen festan beste talde bat imitatu behar zuen herri bakoitzak, eta guk eskoziarrena egin genuen, ezpata-dantza, haien gaiteroaren pareko gure Mc'tree gaitero eta guzti. Horren famatua den garagardo beljikarra dastatzeko aukera izan dugu, Mutik ez du erraz ahaztuko bere urtebetetzeko ospakizuna -ezta jasotako musu pila ere...-, eta azken egunean, aste osoan buruan genuen galderak erantzuna izan zuen: Zer daramate eskoziarrek gona azpian?
- Argazkiak hemen. Gutxi batzuk, milaka argazki atera baitituzte gure produktore bikainek eta aukeratzea ez da lan makala!
- Prentsa ere ondo portatu da eta hona adibide batzuk: 1, 2, 3, 4 eta 5. Belgak ere bai! Ikusi hemen Gazzet Van Antwerpen

Idatzi artikulu bat