Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/12 15:38:26.497000 GMT+1

Ezpata-dantza Donostian Angel Olaran misiolariaren ohorez

Eguberri bezperetan Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion Foru Aldundiak Angel Olaran misiolariari. Hernaniarrak Somalia, Tanzania eta Etiopian eman ditu azken 40 urteak, premia larrienak dituztenen alde lanean.
2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6597
2010eko abenduaren 23an, egin zen Gipuzkoako Urrezko domina emateko ekitaldia Donostian, Foru Aldundiaren egoitzan. Ekitaldi honetan ohikoa bihurtu den moduan, ezpata-dantzarekin egin zitzaion harrera omenduari eta ezpatekin egindako ohorezko arkutik pasa zen Diputazioaren eraikinera sartzerakoan.
2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6526 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6533
Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Urki (Andoain), Arkaitz (Añorga), Haritz (Elgoibar) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako 30 dantzarik osatu zuten ezpata-dantza. Eibarko Usartza txistulari taldeko musikariak arduratu ziren ezpata-dantzaren doinuetaz.

2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6559 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6587 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6590 2010-12-23_Urrezko-domina-AU-6612

Ikusi ondoko loturan Arantza Uriguen-ek egindako argazki sorta:

Nork: kezka.2011/01/12 15:38:26.497000 GMT+1
Etiketak: donostia diputazioa ezpata-dantza angel-olaran urrezko-domina gipuzkoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso elegante! Betiko moun!

Nork: Andoni Arkaitz Anorgako dantzaria.2011/01/13 12:20:28.449000 GMT+1
http://anorgatarrak.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak