Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/19 09:33:45.622 GMT-5

Euri jasaren biharamuna

Arratsaldeko 19.30ak. Laino beltz batzuk ageri dira zeru barrenean. Azkar ibili beharko gara euria dator eta. Enrikek arin egin ditu aurkezpenak eta musikariak hasi dira lehenengo pieza jotzen. Lehenengo taldea Lapurdiko fandangoa dantzatzera plazaratu bezain pronto haize indartsua altxatu da. Segundu gutxitan laino beltzak plaza gainera iritsi dira. Trumoi itzela jo du. Elkarri begiratu diogu. Halako batean ikusleak altxatzen hasi dira, denak batera eta bestera korrika. Ez dugu ulertzen, gure gainera oraindik ez da tantarik erori. Berehala ulertu dugu. Tanta lodiak hasi dira gure gainera erortzen. Konturatu orduko itsaso oso bat datorkigu goitik behera. Fandango erdian eten du doinua soinujoleak eta hasi gara denok korrika. Dantzariak ez dira ohartu oraindik. "Korriiiiiiiii!!! Korri aterpera!!!". 

Ezertaz konturatu orduko eurijasa izugarria daukagu plazan. Minutu erdian lepo beteta zegoen plaza erabat hustu da. Soinu ekipoa plastikoekin estaltzen saiatzen ari dira Jainaga, Narbaiza eta Ima. Haizeak eta euriak ia bota dute behera atzeko teloia. Eskerrak Soinuakoak erne zeuden eta berehala kendu dute. Eszenatokiko gaineko estalkia ere kendu behar izan dute Rotulbaskekoek. Ahal izan duguna baztertu eta korri egin dugu adinekoen egoitzako aterpera.

19.37. Blai, blai eginda gaude batzuk. Gertatu berri dena sinestu ezinda. Bost minutuan pikutara joan dira azken hilabeteetako prestaketa lan eta ensaio guztiak. Dantzari txiki eta ez hain txikien aurpegietan harridura, amorrua eta pena nahasten dira. Beste zenbaiten aurpegian ardura. Batez ere euriaren azpian soinu ekipoak dituztenengan.2006-06-16_Dantzari-Eguna-kezka_3185 Ordu erdiz ez da egon aterpetik irtengo zenik. Halako batean hasi da atertzen. Gauzak ahalik eta txukunen bildu eta erretirada.

Azken urteotan ez genbiltzan suerte handiarekin eguraldi kontuetan. Soka-dantza, Plazara Dantzara eta inauterietan ohi (nahi) baino gehixeago egin digu euria, iazko Dantzari Egunean eguzki galdatan erre ginen ia, eta Arrateko Amaren dantzen Arrateko aurkezpenean goitik behera egin zuen euriak. Kupoa beteta geneukalakoan geunden. Tarte batean behintzat ez zitzaigula halakorik tokatzen. Iluso halakoak!

Dantza saio baten erdian (bete-betean gainera) gogoratzen dugun euri-jasa gogorrena erori zen ostiralean. Eta horrelakoak ez dira erraz ahazten.

Soinu ekipoak kalterik izan ote duen jakin gabe gaude oraindik. Horrez gain okerrik ez zen izan, eta beraz, hurrengoan pentsatzen hasi beharko dugu. Datorren larunbatean, ekainaren 24an, soka-dantza.  Eguraldia -ejem- lagun.

Nork: kezka.2006/06/19 09:33:45.622 GMT-5
Etiketak: dantza euria eibar dantzarieguna kezka | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nork: .2006/06/19 10:37:33.502 GMT-5

Amorragarria da horrenbeste hilabeteko lana minutu batean pikutara joatea. Baina,... zer eginen diogu.

Zorte on, larunbatean!

Nork: aritz.2006/06/19 17:13:36.470 GMT-5
http://www.dantzak.com/blogak/aritz

Errenferentziak:

...ri egunean, ekainaren 16an, bi dantza berriak lehen aldiz jende aurrean aurkezteko, baina emanaldia hasi behar zen ordu berean eroritako eurite izugarriaren ondorioz bertan behera geratu zen ekitaldia. Ondorioz, aurten Sin...

Erreferentzia: Arrateko Amaren dantzak 2.0 - Kezka Dantza Taldea 2006/09/06 10:07:52.009 GMT-5

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak