Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/02 16:38:37.213 GMT+2

Elgoibartarrek zoriondu gaituzte San Bartolome egunean

Abuztuaren 24an, Elgoibarko jaietako egun handian, San Bartolome egunean, soka-dantza plazan zela, Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eta Elgoibarko Udalaren zorion-agurra jaso genuen. Kezka dantza taldearen 50. urteurrena zoriondu eta Elgoibar eta Eibarko dantzariok azken 15 urteotan elkarrekin egindako ibilbidea gogorarazi zuten elgoibartarrek.

Ohi bezala, meza nagusiaren ondoren, soka-dantza ederra eskaini zuten Elgoibartarrek, Haritz dantzari taldea eta Udalaren txistulari bandaren eskutik. Baltasar elkartearen 50.urteurrena ere ospatu zen, eta horregatik, garai batean bezala, Baltasar elkartetik abiatu zen dantzarien soka.

Eibarko dantzariontzat ekitaldi hunkigarria izan zen eta zinez eskertzen dizkiegu elgoibarko lagunei eskainitako hitz eta opariak. Horra elgoibar.org udal gunean argitaratu diren zenbait argazki:

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_54 2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_62 2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_64 2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_58 2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_65

Nork: kezka.2008/09/02 16:38:37.213 GMT+2
Etiketak: dantza soka-dantza elgoibar haritz 50urteurrena kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak