Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/29 11:49:54.059 GMT+1

Eibarko lenenego Euskal Jaietako bideoak

Asier Sarasua eibartarraren eskutik Eibarko lehenengo Euskal Jaiak ikusteko aukera dugu. 1965 eta 1970 bitartean jasotako bideoak dira hauek. Lehen urte horietan Arrate Kultur Elkarteak antolatzen zuen Euskal Jaia Eibarren. Hain zuzen ere Asier Sarasuaren gurasoak ibili ziren lehen Euskal Jai hauetan antolatzaile lanetan eta bere aitona Antonio Sarasuak super 8 formatoan grabatutako bideo hauei esker dakigu nolakoak izan ziren garai hartako Euskal Jaiak.

Bideoetan ikusten denez, garai hartan jende ugarik parte hartzen zuen Euskal Jaian: dantzari, txistulari eta ikusle ugari orokorrean.

Oso dokumentu interesgarriak Asierrek sareratu dituenak.

Nork: kezka.2007/01/29 11:49:54.059 GMT+1
Etiketak: 1965 sarasua euskal bideoak jaia asier kulturala arrate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak