Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/29 16:21:31.977 GMT+2

Batzar Nagusiak Eibarren

Gipuzkoako erakunde politiko zaharrenetakoa dira Batzar Nagusiak. Ego Ibarra gunean jaso dutenez 1387tik dauka ordezkari bat Eibarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Luzaroan izan da erakunde ibiltaria, baina  hala ere, historia luze horretan birritan baino ez dira bildu Batzar Nagusiak Eibarren. Lehenengoa 1985ean izan zen, eta aurten, 2008an bildu dira berriz.

Uztailaren 2an elkartu ziren Batzar Nagusiak Eibarren, eta Udaletxean egin zuten bilerara sartu aurretik ongi etorriko protokoloa dantzatu genuen Kezkakook Usartza txistulari taldearekin. Aurreskuaren inflazioak erabat debaluatu du protokolo-dantza hori, baina horren aurrean ezpata-dantzak distira handia izaten jarraitzen du.

Udaletxeko arkupeetatik irten eta ezpata-dantza egin genuen plazaren erdian, korrikaldi azkar bat eta Udaletxeko arku nagusian zubia eginez.

Oihane Llorente, Luken Aranburu, Enrike Izagirre, Oier Ibarbia, Zuhaitz Elejalde, Nagore Ugalde, Esther Kareaga, Irati Carballo, Malen Ulazia, Eider AgirrebeƱa eta Ainhoa Aldazabal aritu ziren ezpata luzeekin, Josu Garate, Irati Kortabitarte, Irune Orueta eta Ander Fernandez ezpata txikiekin, eta Oier Araolaza buruzagi.
2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 017 2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 037 2008-07-02_Batzar-Nagusiak-Eibarren_FL 039

Nork: kezka.2008/07/29 16:21:31.977 GMT+2
Etiketak: protokoloak dantza eibar batzar-nagusiak kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak