Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/05 10:24:16.820 GMT+2

Arrateko dantzak aurten asteburuan

Arrate eguna aurten asteburuan, larunbatean, egokitu denez beste urte batzuetan lan eta azterketa eginbeharren ondorioz Arrateko emanaldian parte hartzerik izan ez duten guztiak bilduko dira ezpata-dantzan. Guztira 44 dantzari ari gara ensaioetan, eta horietako bat min hartuta dagoenez eta azken ordurako zalantza izango denez, 43-44 dantzari espero ditugu ezpata-dantzarako. Ezpata-dantzari gehienak Kezka dantza taldeko dantzari eta dantzari-ohiak dira, baina aurreko urteetan gonbidatu berezi bezala parte hartu duten kanpoko (Donostia, Beasain, Andoain eta Elgoibarkoak) zenbait dantzarik ere konfirmatu du Arraten izango direla larunbatean.2006-09-08_Arrate_AU 217


Aurten hiru gonbidatu berezi

2005eko estreinaldian Arrateko Amaren dantzarien kofradia sortu zuten dantza saioan parte hartu zuten dantzariek. Kofradia horretako kideak dira Arraten irailaren 8an dantza egiten dutenak eta urtero Eibartik kanpoko zenbait dantzari gonbidatuko ditu kofradiak emanaldian parte hartu eta Arrateko Amaren dantzarien kofradiako ohorezko kide izatera.
2006-09-11_Arrate_JUL_178
Aurten Donostiako hiru dantzari dira Arrateko Amaren kofradiaren gonbidapena jaso dutenak. Eibarko dantzarien ibilbidean ezinbesteko laguntza eskaini dute Donostiako Argia dantzari taldeko eta Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzari eta dantza-maisu horiek, haiekin ikasi dituzte gaur egun egiten dituzten dantza asko eta dantzari bikainak direla erakutsi dute hainbat urtetan han eta hemen egindako emanaldietan. Hauek dira aurten Arrateko dantzetarako gonbidatu bereziak: Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Jokin Otamendi. Fernando min hartuta dago eta ez dirudi aurten dantza egiteko moduan izango denik. Aurten ez bada beste urteren batean espero dugu etorriko dela Arratera. Gonbidatuak protagonista izango dira ezpata-dantzan, beraiek beteko baitituzte bakarlari lanak eta zelaian egingo diren trokeo-dantzetan buruzagi zortzikoak egingo dituzte.


Arrateko Amaren dantzak - ordutegia

Irailaren 8an, larunbatean, Arraten
11.00etan Arrateko Santutegian, Meza Nagusian, ezpata-dantza.
12.00etan prozesio bukaera elizaren atarian ezpata-dantza.
12.30etan zelaian:
  • Arrateko Amaren ezpata-dantza
  • Arrateko Amaren trokeo-dantzak:
    • Makila txikien dantza
    • Makila handien dantza
    • Brokel-dantza
Irailaren 9an, igandea, Arraten
11.00etan Arrateko Santutegian, Meza Nagusian, ezpata-dantza.
Ondoren, prozesio bukaeran, elizaren atarian, Arrateko ezpata-dantza.

Nork: kezka.2007/09/05 10:24:16.820 GMT+2
Etiketak: kezka 2007 arrate ezpata-dantza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni ezingo naiz bertaratu. Pena. Dena ongi-ongi atera dadila eta eguraldia lagun izan dezazuela. Zorte on!

Eta Zorionak luxuzko gonbidatu horiei!!!

Nork: aritz.2007/09/05 16:10:28.976 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak