Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/14 10:58:37.237 GMT+2

50 urte dantzan… eta jarraitzeko prest

Arrateko zelaian soka-dantza eginez ospatu dugu Kezka dantza
taldeko kideok Klub Deportiboko dantza taldearen 50. urteurrena.

1958ko apirilaren 13an egin bezala, 50 urte beranduago, Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak Arraten egin du emanaldia. Eguraldi iragarpenak ez ziren onak, baina espero baino giro hobea egin du Arraten eguerdirarte.
 
2008-04-13_Kezka-Arraten-50-urte_469

Eguerdiko 13.00ean, Kezka dantza taldeko dantzariak Arrateko zelaira atera gara eta soka-dantza dantzatu dugu. Lehenengo soka mutilek atera dute, eta desafio eta neskeri dantzatuta agurraren ondoren, bigarren soka neskek atera dute zelaira. Kezkako txistulariak, Andoni Altzibar, Iñaki Barua eta Felix Elortza, aritu dira musikari lanetan. Bukatzeko Adolfo eta Inmaren trikitixaren doinura egin dugu fandango eta arin-arina. Azken kalejira eta denok bazkaltzera!

Nork: kezka.2008/04/14 10:58:37.237 GMT+2
Etiketak: dantza 50-urte eibar arrate kezka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak