Miloi bat aldiz egina izango zuen San Migel eta Elgoibar arteko errebueltaz betetako bidea, gora eta behera, motorrean, baina gaur goizean, errebuelta horietako batean istripua izan du eta hil egin zaigu Borja Uzuriaga. 25 urte zituen.Hitzik gabe gauden honetan Jael-ek bertsotan jarri die doinua gure sentipenei:
MALKO TANTARIK EZ BOTATZEA
NAHIZ ETA OSO ZAILA DAN
POZIK GOGORATUKO ZAITUGU
DUDA IZPIRIK EZ IZAN
DANTZARI FINA, BIHOTZ HOBEA
BETI BESTEEI LAGUNTZEN
IRRIFARRE BAT ATERA ZAIGU
HORI DANA GOGORATZEN
EZ EGIN NEGAR GALDU DELAKO
NAHIZ ETA MAITEA DUGUN
EZAGUTZEAZ POZIK GAUDE GU
IKUSIARTE TXAPELDUN
AGURRIK EZ, GEROARTE
Hiletak martxoaren 3an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan, Elgoibarko San Bartolome elizan egingo dira.Borjaren zenbait argazki ikus daitezke segidan.







Sagardotegian, bere abilidadeetako bat erakusten: intxaurrak bekokiarekin apurtzen zituen!


Hortxe bai gustora, neska artian!!!




Sanmigeldarrak San Migelen emanaldi hasierako Agurra egiteko prest Borja buru dela.

Erantzunak
Nork: aritz.2009/03/01 23:18:16.698 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Oraindik sinistu ezinda nago.
Nork: gari.2009/03/02 00:04:11.784 GMT+1
Doluminak Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkartetik.
Besarkada handi bat.
Gaizka Benguria
Nork: Gaizka Benguria.2009/03/02 08:45:23.624 GMT+1
Doluminak Elgoibarko taldeari, laztan potolo bat. ane
Nork: Ane.2009/03/02 08:52:32.409 GMT+1
Nork: Maite.2009/03/02 17:38:33.258 GMT+1
Nork: jokin otamendi.2009/03/02 21:44:21.467 GMT+1
Beste AGUR bat
www.blogari.net/saregu
Nork: Maite.2009/03/03 11:54:03.610 GMT+1
Doluminak Haritz Dantza Taldeko kideei,
Besarkada handi bat denon partez.
Andra Mari Dantza Taldea.
Nork: Andra Mari Dantza Taldea.2009/03/03 22:09:32.111 GMT+1
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarratik (N.EDB) doluminak eta besarkada handi bat.
Besteko eredua hartu egin behar da eta aurrera jarraitu. Animo.
Nork: Nafarroako EDB.2009/03/04 09:27:23.610 GMT+1
Hillabetera doia. Behiñ aparkauta, burua jaso eta harek begi argixokiñ ikusi niñuanian, bidia pasau eta beste azeratik etorri jatan pauso ariñ-ariñian, sorpresia eta poza hartzen ditxuenaren seiñale. Neu be poztu ein nintzan. Aurretik bostekua botata etorren irribarrezka. Sarritxan bezelaxe, bihar gorabeheria erabili genduan barriketan: kanpora-eta lehen gehixago; oin Fagorren…
Persona bakoitxarekiñ era diferentian jokatzen dogu danok be: oin dala urtiak, hasieran, bera erderaz zelako kaskar moldatu izan zan jardutzen zestan kontatzen —gazte-gaztia zan; ni, oin baiño gaztiagua eta gazte-ko irakasle—, baiña segiduan hartu gentsaun batak bestiari konfiantzia, eta bueltan etxeko zeregiñekiñ hasten jatan askotan: apeetan ein biharra, baso-garbitzen…Bai, jakiña, tokatzen danian parrandia be bai; gero baiña, goixian izaten dok edarra, eh, begixak pega-pega einda ondiokan, eta aitxakin basora…Harixa emon eta gustora egoten giñan Borjaren ha euskera garbixa entzuten. Egixa esatera, goitxik beheraiño zan gustua mutil noblia.
Makil-dantzia eta uztai txiki bendian hartu zitxuanian, erramintxok txikitzeko ekipuan fitxau eban Unai Froilanek, ostiango gaztiekin batera. Uste dot behin sanmigeldarrak gaitxuk, gero! erantzun zestala bete-betian, nekatuta, harro.
Martitzena dok. Markiñarutz najoiak Trabakuan behera autobusian, badakik. Baiña atsaldian bajaukat hirekin berba eitxeko gogua, ixillian. Edarra jatok eguna, eta danon artian osotzen dogun hau gurpill eta katai etenbakuan, seguruenera zeru garbixaren urdiña ez dok hire pozaren briztadia baiño…Nork: Henry.2009/03/04 11:22:21.279 GMT+1