Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/06 13:30:35.185 GMT+2

Oñatz dantza taldea

Gorpuzti egunaren ondoko igandean ospatzen da Oñatin Corpus Christi jaia. XVI. mendean dagoeneko dantzariek Oñatiko Gorpuzti eguneko ospakizunetan parte hartzen zutela erakusten duten agiriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Oñatz dantzari taldeko zortzi dantzarik eta buruzagi edo maixuak osatzen dute dantzari taldea. Dantzariek apaingarriak (gona motza, bandak e.a.) gorri kolorekoak erabiltzen dituzte eta buruzagiak, urdin kolorekoak.

Dantzariak ostiralean hasten dira lanean, kalez-kale eta auzoz-auzo herri osoan ibiliko baitira dantzan eta puska biltzean. Igandean, prozesioan dantzan joango dira dantzariak eta arratsaldean, plazan, Korpus dantzen agerraldi nagusia egingo dute. San Sebastianen zortzikoa, banakoa, launakoa, zortzikoa, makil-dantza eta arku-dantza dira egiten dituzten dantzak.

Nork: ezpalak.2008/05/06 13:30:35.185 GMT+2
Etiketak: oñati oñatz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...m/blogak/ezpalak/arkaitz-anorgako-dantzariak">Arkaitz Añorgako dantzariak (Añorga): Gipuzkoako Uztai handien eta uztai txikien dantzak. Oñatz dantza taldea – Oñati: Oñatiko Corpus dantzak. Erreferentzia: Hamabi talde eta hamaika arku-dantza - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 13:40:47.196 GMT+2

...://www.dantzan.com/blogak/ezpalak/betanzos-eko-marinelen-dantza">Danzas gremiales de marineros y labradores Xovenes do pobo (Betanzos). Oñatz dantza taldea – Oñati: Oñatiko Corpus dantzak. 14.30etan Bazkaria Untzagako karpa...

Erreferentzia: Ezpalak 2008, arku-dantzen nazioarteko jaialdiaren egitaraua - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 14:03:38.622 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak