Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/10 11:29:5.973000 GMT+2

Jo makilak, dantzatu oinak!

Folklorean urrutiko exotismoa eta bertako berezitasunak eta diferentziak bilatzen dira maiz. Oraingoan, berriz, antzekotasunak aurkitzeko jolasean sartu nahi izan dugu. 2006ko Eibarko ezpata-dantzen jaialdian egin genuen bezala, Iruñea eta Eibarko makila-dantzen jaialdi honetan ere kanpora atera gara hango dantza tradizionalen berri izan nahian. Baina, urruti joanda ere, gure dantzen traza eta airea dutenak aurkitu ditugu mugez gaindi. Hizkuntza, paisaia eta kultura aski desberdinak izan arren, dantza tradizionaletan hurbiltasun harrigarriak ditugula erakutsi nahi dugu jaialdi honen bidez. Antzuola, Cortes edo Otsagabiako dantzariek Portugalgo Miranda de Douro, Ingalaterrako Bacup, Kataluniako Terrasa edo Castello-ko Todolellako dantzariekin dituzten lokarriak ekarri nahi izan ditugu Iruñea eta Eibarko ikusleen aurrera.

Europako dantza tradizio zahar eta zabalduenetakoa dugu makila-dantzena. Zortzi dantzari, apaingarriak buru eta bularrean, txintxarriak belaun azpian eta makilak eskuetan. Makilak jo eta oinak dantzatu. Urteak eta mendeak agortuko ditugu, belaunaldi osoak hustuko dira, eta halaz ere, han eta hemen, makila-dantzek bizi-bizirik diraute. Bai, gure XXI. mende hasiberri honetan ere makila-dantzekin gozatzen jarraituko dugu, ez izan dudarik.

Nork: makila-dantza.2007/05/10 11:29:5.973000 GMT+2
Etiketak: makila-dantzak jaialdia iruñea eibar 2007 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: .2008/02/21 13:34:8.452000 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak