Dugunako dantzari nagusienek Gipuzkoako zinta-dantza eskainiko dute, txikien taldeko dantzariek berriz, Bizkaiko domingillue. Gipuzkoako zinta-dantza Goierriko brokel-dantzaren zikloan uztai, makil eta brokelekin egiten diren dantzen sorta berean dantzatzen da. Gipuzkoazko tradizio koreografikoko urratsak eta zinta-dantzen generoko ohiko xingolen gurutzaketak batzen dira zinta-dantza honetan. Domingillue berriz, Iurretako gorularien dantza-sortan egiten den zinta-dantza da.
Idatzi artikulu bat