Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/06 12:24:29.456 GMT+2

Arkaitz Añorgako dantzariak

Donostiako auzoa da Añorga baina, bizitza propioa garatu duen horietakoa. Bi mila biztanle inguru dituen nukleo horretan, dantza taldea auzoko bizimoduaren zutabeetako bat izan da, bestelako kirol eta kultur taldeekin batera.

1926. urtean sortu zuten Añorgako dantzariak taldea. Gerora, 1980an hartu zuen Arkaitz izena taldeak eta, beranduago, bi izenak batu zituzten gaur egungoa osatzeko.

Talde gehientsuenek bezala Añorgako dantza taldeak ere une ezberdinak bizi izan ditu bere ibilbidean zehar baina, gaur egun, dantza talde sendoa da; helduen taldeak 55 dantzari eta musikari batzen ditu eta 40 gaztetxok jasotzen dituzte dantza-eskolak.

Uztai Dantza eta Uztai Handi

Gipuzkoako dantzen zikloaren barruan aurkitzen ditugu Uztai Dantza eta Uztai Handi dantzak. Añorgako Arkaitz dantza taldeak indar berezia izan du beti Gipuzkoako dantzak dantzatzerako orduan. Izan ere, 1926. urtean taldea sortu zeneko garaietan Gipuzkoako dantzak zituen oinarri taldeak. Egun, zazpi probintzietako dantzak jaso eta plazaratzen dituzte.

Oraingoan mutilek Uztai Txiki dantza plazaratuko dute eta neskek, berriz, Uztai Handi dantza. Izenak berak dioen bezala, Uztai Txiki uztai txikiez dantzatzen da eta mutilek egiten dute. Dantzak berak bi atal nagusi ditu.Lehena zortzikoa, buruzagiak lehenengo eta taldeak beranduago dantzatuko dutena. Bigarrena, uztai jokoa, indarra eta teknika eskatzen duen dantza partea

Gaur egun, Uztai Handi dantza gehienetan neskek dantzatzen duten dantza da, nahiz eta jatorriz mutilek dantzatutakoa izan. Horrek ere bi atal nagusi ditu: zortzikoa eta kontradantza. Uztaiak lorez hornitzen dira eta lurrean zutik mantentzen dira dantzaren une ezberdinetan.

Nork: ezpalak.2008/05/06 12:24:29.456 GMT+2
Etiketak: añorga arkaitz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

... Danzantes de San Lorenzo (Iruñea): Danzas de San Lorenzo. Arkaitz Añorgako dantzariak (Añorga): Gipuzkoako Uztai handien eta uztai txikie...

Erreferentzia: Hamabi talde eta hamaika arku-dantza - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 13:40:46.824 GMT+2

...nzo (Iruñea): Danzas de San Lorenzo. Le Poutou (Toulouse): Les treilles. Arkaitz Añorgako dantzariak (Añorga): Gipuzkoako Uztai handien eta uztai txikie...

Erreferentzia: Ezpalak 2008, arku-dantzen nazioarteko jaialdiaren egitaraua - Ezpalak dantza jaialdia 2009/03/30 14:03:37.981 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak