Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/17 21:09:59.824 GMT+2

Dantzari txikiak Alegria de Iruña Peñaren Euskal astean

Txikien dantza taldea ere badugu eta nahi baino gutxiago erreparatzen diogu txoko honetan. 80 bat haur ditugu bertan, 7 urtetik 14 urtera bitartekoak.

Pasa den apirilaren 14ean emanaldia izan zuten Alegria de Iruña peña-ren Euskal Astea-ren baitan. Alegria de Iruña San Fermin-etako peña horietako bat da. Uztaileko egun ero horietan izaten dute lanik handiena, baina urtean zehar ere egiten dituzte beste hainbat iharduera. Horien artean euskal astea.

Emanaldi luzexka izan zen: Bera-ko makil-dantzak, Matelota, Iribas-ko ingurutxoa, Jaurrieta, Hegi, Iruñeko jota, Ai urdea, Arku-dantza, Gorulari eta Luzaideko dantzak.

Txikiek dantzan egiteko gogo handiak zituzten eta hori da garrantzitsuena.

Argazki guztiak hemen.



Nork: duguna.2007/04/17 21:09:59.824 GMT+2
Etiketak: dantza txikiak duguna iruñea alegria-de-iruña emanaldiak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

AUPA ALAI GAZTEA!!!

Aipatu baharra dago aktuazio oso ongi atera zela, eta batzuetan, ensaioetan guk nahi baino gutxiago egiten dute arren, primeran dantzatu zutela.

ZORIONAK PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIEI!!!!

Eta esker aunitz laguntza eman zenigutenei ere: Xabi, Gorka, Ziargi eta Iñigo.

Dena den monitoreen lana barik hau ez litzateke horren ongi aterako, jajaja.

Ongi izan!!!       AIOOO!!!!

Nork: Leire Leza.2007/04/17 23:55:53.508 GMT+2

Badago harrobia Iruñaldean. Argazkilaria ere ona!

Nork: oier.2007/04/18 09:04:55.627 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak