Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/25 11:42:58.737 GMT+2

San Ferminetako programan gure 3 argazki

San Ferminak heltzear dauden honetan, ia dena prest dago Iruñeko feriei hasiera emateko. Entzierrorako hesiak, kartela, giriren bat edo beste... Iruindar "kastek" dioten bezala, zezen usaina dario dagoeneko Iruñeari (huele a toro).

Programa ofiziala ere karrikaratu du udalak duela gutxi eta gaur eskuratu ahal izan dugu guk. Bertan, egun bakoitzeko ekitaldien zerrenda apainduz, hainbat argazki paratzen ohi dituzte, eta aurten, udal dantzarion hiru argazki jarri dituzte.

Lehenengoa iazko uztailaren 14ko zortziurrenekoa, bigarrena iazko uztailaren 14koa ere, udal plazan Larrain-dantza dantzatu genuenekoa eta hirugarrena... iazko uztailaren 14koa, neskek kilikiekin "La Dominguera" dantzatu zutenekoa.

Gutxiago falta da!!!!

Nork: duguna.2008/06/25 11:42:58.737 GMT+2
Etiketak: argazkiak dantza udal-dantzariak duguna sanfermin iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak