Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren
maiatzerako Eibar eta Iruñean. Euskal Herria, Katalunia, Castello,
Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Kezka eta Duguna dantza taldeak
antolatutako jaialdi honetan.
Aipatzekoa da The Britannia
Coco-nut Dancers of Bacup
taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean
talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio
bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do
Douro taldea izango da Eibar eta Iruñeko jaialdietan.
Horiekin
batera Errioxa, Castello, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat
txokotako taldeek parte hartuko dute. Guztira 20 talde inguruk parte
hartuko dute maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen
nazioarteko jaialdian.
2007/04/18 10:09:13.018 GMT+2
Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Eibar eta Iruñean
Nork: duguna.2007/04/18 10:09:13.018 GMT+2
Etiketak:
eibar
jaialdia
duguna
2007
makila-dantzak
iruñea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat