Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/04 02:36:43.033 GMT-4

Galtzak bete lan

Hiru emanaldi egun berean. Horixe da ekainaren 2ak ekarri zigun egitaraua.

Alde batetik, goizean, fanfarreak Mendillorriko euskeraren egunean izan zuen emanaldia.

Bestetik, talde txikiko dantzari heldutxoenak Portugaletera bidali genituen, bertako Berriztasuna dantza taldeak antolatu zuen topaketan parte hartzera. Goizeko 10etarako han ziren, puntual demonio, baina itxarotea egokitu zitzaien, arropaz aldatzeko tokia utzi zieten arte. Udaletxea itxita zegoenez, komuna publikoetan jantzi zituzten dantzarako arropak.

Goizeko egitaraua zera zen: kalejira Portugaleteko karriketan barna, bazkal ordurarte. Lazkaoko taldearekin aritzea egokitu zitzaigun. Eskainitako dantzak, hauek: Lesakako ezpata-dantzaren hainbat zati, Iruñeko jota, Jaurrietako neska-dantza eta Iribasko ingurutxoa.

Gero, esan bezala, bazkaria, eta ondotik, dantza talde guztien emanaldia. Arratsaldeko saio horretan neskek Maiak dantzatu zituzten eta ondoren, neskek eta mutilek batera Luzaideko ihauterietako dantzak. Egun-pasaren ostean berriz Iruñera, arrats partean.

Hain zuzen ordu horretan zuten talde nagusikoek emanaldia Deierri ibarreko Iruñela herrian (Nafarroa). Aitortuko dugu egundo aditu gabe genuela herri horren izena, baina harrera beroa egin ziguten bertakoek. Izan ere ibarraren eguna ospatzen zuten.

Ordu beteko emanaldia egin genuen, Nafarroa, Gipuzkoa eta Zuberoko hainbat dantzez osatutakoa. tentsio handiegirik gabeko saioa izanta, debutari aunitz izan zen hainbat dantzetan. Haien eginkizuna bete zuten (dantzan eta debuta ospatzeko pastak ekarriz).


Emanaldiaren ondotik afari ederra eta gero bestelako dantzak. Baina horien argazkirik ez duzue hemen topatuko.

Portugaleteko emanaldiko argazkiak hemen.

Iruñelako emanaldiko argazkiak hemen.

Nork: duguna.2007/06/04 02:36:43.033 GMT-4
Etiketak: portugalete iruñela fanfarrea duguna mendillorri iruñea emanaldiak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Horixe du ekainak, ez dagoela aspertzeko denborarik!

Nork: oier.2007/06/04 05:30:44.846 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Aupa Aritz!

Eskerrik asko kronikagatik, baina Lazkaoko taldearekin joan ginen ez Lezokoarekin, dena den oso polita kronika.

Ongi izan!!  Aioo!!

Nork: Leire Leza.2007/06/04 05:40:59.033 GMT-4

Ups! zuzenduta!

Nork: aritz.2007/06/04 06:25:31.389 GMT-4
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak