DUGUNA DANTZA TALDEA

Agur Joxemiel!
Latza heldu da 2010garrena. Larunbatean esan ziguten Joxemiel Bidador-ek buruko ixuria izan zuela eta larri zegoela ospitalean. Gaur eman digute bere heriotzaren berri. Joxemiel gure taldeko dantzari eta musikaria izan zen.

1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, udalak taldearekin zuen harremana eten ostean, Dugunan jarraitu zuen. 1996. urterarte aritu zen gure taldean dantzan. Tarte horretan idatzi zituen Patxi Labordarekin batera, besteak beste, Iruñeko inauterietan plazaratu genituen Zuberoako Maskaradaren, Lantzeko inauteriaren eta Luzaideko Karroxaren antzezpenak. Gure taldearendako urte ederrak izan ziren horiek.

Taldeko zuzendaria ere izan zen tarte batez. Ondoren Danok-bat eta San Lorenzoko danzanteetan ere aritu izan zen. Dantzaren eta euskeraren ikerkuntzaren munduan maisu genuen Joxemi eta miresten genuen zinez bera eta bere lana.

Muxu handi bat Idoiarentzat eta bere alabentzat!
Ez adiorik Joxemiel!

Cruz Chocarro joan zaigu
Aurreko ostegunean (urtarrilaren 21ean) eman zuen bere azken hatsa Cruz Chocarrok, Iruñeko dantzarien lehen taldeko kideak. 79 urte zituen eta ebakuntza baten osteko konplikazioak eraman zuen Cruz gure artetik.

Duela 15 egun eskas egon ginen berarekin. Izan ere, eguberrietan, guretzako oso garrantzitsua den proiektua abiatu genuen. Taldeko dantzari ohi adindunekin zenbait elkarrizketa egin eta bideoan grabatzen ari gara, gure taldearen historia bere protagonisten ahotik kontatua gera dadin.

Eta esan bezala, duela 15 egun eskas hizketan egon ginen Cruz-ekin, 1949ko lehen irteera hartako urduritasunez, garai hartan hain urrun zeuden Donibane Lohitzune eta Hendaiako hamaika emanaldiez, emanaldien ondoko parrandez eta enparauez.

Bere esperientziak jasota geratu dira eta izan daitezela belaunaldi berriendako aberasgarri.

Ez adiorik, Cruz!

*Cruz Chocarro 1949. urteko Iruñeko dantzarien lehenengo irteeran (eskuineko iladako hirugarren dantzaria)

Sarrerarik ez!
Ostiral honetan (abenduak 4) Axuri-beltza itzuliko da Donostiko Victoria Eugenia antzokira. Han estreinatu zen Jaurrietako nesken-dantza duela 40 urte.

Urteurrena ospatzeko Juan Antonio Urbeltz-ek zuzentzen duen Argia dantza taldeak emanaldi berezia atondu du ostiraletako, Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Iruñeko Duguna-rekin batera.

Zer esanik ez, nafarrak izanda, guretzat ohore are handiagoa da gisa honetako ospakizun batean parte hartzea. Dugunatik honako dantzari eta musikariek hartuko dute parte ikuskizunean:

Dantzariak: Maitane Algarra, Amaia Visus, Leire Leza, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Oihane Perkaz, Bea Martinez, Ainara Ranera, Oskia Garzia, Leticia Esain, Myriam Monente, Leire Garrues, Aritz Ibañez, Xabier Adrian, Eder Gartzia, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Ioseba Morales, Igor Campos, Hasier Moreno, Iñigo Gartzia, Gaizka Garde, Julen Fagoaga.
Musikariak: Eiande Aranburu, Beñat Lopez.

Dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Orain dantzan disfrutatzea baino ez da falta!

Iruñeko Ezpata-dantza Tuteran
Urriaren 10ean, Iruñeko Ezpata-dantza estreinatu eta 2 astera, Tuterako Beterri peñako lagunek gonbidatuta eta Nafarroako EDBren laguntzaz, Nafarroako Merinaldeen dantza topaketan parte hartu genuen, Iruñeko merinaldearen ordezkari.

Une ezin egokiagoan heldu zitzaigun emanaldia, izan ere, bestela "gurea" ez zen dantzaren bat eskaini beharko genukeen Tuteran, eta gisa honetan Iruñeko dantza bat dantzatzeko modua izan genuen.

Gurekin batera aritu ziren gainontzeko bost merinaldeetako talde bana: Oliteko merinaldetik, Faltzes-eko Makaia, Tuterako merinaldetik, Fustiñanako Barde Ribera, Nafarroa Beheretik Baigorriko Arrola,
Zangozako merinaldetik, Zangozako Rocamador, Lizarrakotik, Lizarrako Francisco Beruete eta Tuterako ordezkari gisa San Juango taldea.

Bitxia da, baina topaketa honetan parte hartu genuen dantza taldeok eskainitako errepertorio ia gehienak (Lizarra eta Baigorrikoena izan ezik) azken 30 urteotan sortutakoak izan dira, baina dantzariek berezkotzat jo zituzten eta hori bada zerbait!

Igor Campos-ek ateratako argazki sorta hemen duzue ikusgai.

Plazaratu dugu Iruñeko Ezpata-dantza
Fagurrin freskoak hostoak dantzan jarri ohi ditu udazken aldera. San Fermin Aldapakoaren egunarekin eguraldia lagun, Fagurrinaren beharrik gabe, dantzan hasi ginen Iruñeko Dantzariak txistu eta txintxarri hotsen artean.

Espero baino lehenago heldu zitzaigun eguna. Hilabeteetako lanaren ondoren izugarrizko abaila hartu zuten egunek azken asteetan eta konturatzerako irailaren 27a gainean genuen.

Goizean-goizik zita egin eta denborarik galdu gabe, janzten hasi ginen, edozein gauza gertatuta ere, lasai ibiltzeko. Egiaren aitortzeko, oraindik ere behin ere ez zuen inork Iruñeko Ezpata-dantzarion jantzia goitik-behera oso-osorik jantzi. Janzten lehena Mikel Tristan Zerbitzaria izan zen, dotore-dotore. Ondoren, tropeleko dantzariak: bat, lau, zazpi, hamaika... dantzatzen hasi gabe ere itxura ederra zuen egunak.

Hamaikak eta laurdenetarako denok ginen prest eta zintzarri hotsen erritmoan gurutzatu genuen Errotxapea auzoa, izen bereko zubiraino. Heldu ginenerako, dagoeneko jendea esperoan zen. Azkar-azkar atera genuen taldeko argazkia eta osatu genuen dantzarien tropela zubiaren beheko aldean.

Eiande Aranburuk, Iñaki Sagardoik eta Beñat Lopez-ek jotako Bandera-arbolaren doinuarekin abiatu genuen tradizio bihurtzea nahiko genukeen dantza hau. Angel Leza Banderazainak dantzarazi zuen bandera modu irmoan. Ondotik atabalaren arrada bizian dantzari guztiok banderaren azpiko korrikaldia egin genuen, berriz ere taldea formatu aitzin. Txistularien doinupean hasi zen dantzari taldea Santo Domingo aldapan gora.

San Ferminetako entzierroak hasten diren ikuilu parean hasi zuen tropelak bere zortzikoa eta San Fermini entzierroa hasi baino lehen abesten dioten hornazinan geratu zen taldea. Leire Leza, Xabier Adrian, Akier Percaz eta Joseba Lorenzo Kapitainek eta Aritz Ibañez Buruzagiak han dantzatu zuten lehenengo Bilantzikoa.

Biribilketa azkarrean egin genuen San Fermin Aldapakoaren elizarainoko bidea. Prozesioa hasteko zenbait minutu falta ziren oraindik eta indarrak berreskuratze aldera hamaiketako txikia egin genuen: Piperropilak eta Irunberriko moskatela. Elizatik jendea ateratzen hasi zelarik, taldea berriz osatu eta Kapitainek eta Buruzagiak Bilantzikoa dantzatu zioten San Ferminen irudiari.

<EMBED src=http://www.youtube.com/v/fN39lEqUz5s&hl=es&fs=1& width=425 height=344 type=application/x-shockwave-flash allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true">

Dantzaldiaren ostean, Zerbitzariak eskaintza egin zion San Fermini, Piperropila eskutik eskegiz.

Horren ondotik hasi zen prozesioa betiko ibilbidean barna: Maiatzaren 2a, Carmen, Aldapa, Mañueta, Mercaderes, Curia, Nabarreria, Carmen eta berriz ere Maiatzaren 2aren kaletik, Aldapako San Ferminen elizara heldu arte. Iruñeko erraldoien dantza artean eta gure ezpaten zubiaren azpitik sartu zen San Fermin bere elizan, heldu den urterarte.

Elizatik abiatu eta Udal plazarainoko bidea azkar samar egin genuen. Calceteros kaletik sartu ginen udal plaza goitik-behera zeharkatzeko. Kalearen iskinari buelta eman eta plazan sartu ginelarik, oilo ipurdia jarri zitzaion bati baino gehiagori. Hura jendetza! Plaza lepo beteta zegoen.

Ikusleek egindako bide estuan barrena sartu ginen plaza erdira. Dantzarako plaza ederra osatu ziguten bertan pilatutakoek!

Dantzarien tropelak ganbarak osatu eta Kapitainak azpitik pasata plazaren aurrekaldean kokatu ziren, Banderazaina, Zerbitzaria eta txistulariak bezala. Orduan, Buruzagiak gidatuta, dantzarien tropela zintzarria eraikitzen hasi zen. Ezpaten parrila-ren gainean goratu zuten Buruzagia, Banderazainak berriz ere Bande-arbola egiten zuen bitartean. Kapitainen txanda heldu zen gero. Haien hirugarren eta azken Bilantzikoa dantzatu zuten zintzarriaren inguruan. Hitzekin bainoago, akaso irudiz azaltzea izanen da egokiago:

<EMBED src=http://www.youtube.com/v/WddmFYTEWSE&hl=es&fs=1& width=425 height=344 type=application/x-shockwave-flash allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true">

Plazako emanaldia amaitu eta Nabarreriako gure egoitzarutz abiatu ginen, han baitzen amaitzekoa eguneko protokoloa. Atarian, Ezpata-dantzariek halako plaza inprobisatua egin zuten eta Aritz Ibañez Buruzagiak eta Mikel Tristan 12 urteko Zerbitzariak azken bilantzikoa dantzatu zuten. Mikelek erakutsi zuen harrobirik ez zaiela falta Iruñeko Ezpata-dantzariei!

Bazkaria eta bazkalostekoak

Egun argitsua, berezia, zirraragarria, majikoa... bizi izan genuen eta ezin ospatzeke utzi. Beraz, mahaiaren bueltan bildu ginen Iruñeko Ezpata-dantzaren estreinaldia lagunekin ospatzeko asmoz. Dantzariez gain gurera elkartu ziren horrenbeste lagundu gaituzten Ikerfolk-eko lagunak: Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal. Eibarko Kezka dantza taldetik ere lagun mordoa etorri zitzaigun, Oier Araolaza, Ainhoa Larrañaga, Ane Sarasketa, Enrike Izagirre, Arantza Uriguen eta Iñaki Zugasti. Añorgako Arkaitz-etik Jokin eta Gari Otamendi. Egunean zehar ere lagun izan genituen Eibarko Kezkako beste zenbait dantzari eta baita Andoaingo Urkikoak ere. Mila esker denoi!

Bazkalostean Kofradiaren liburuan idatzitakoak irakurri zituen Martxelo Sotes idazkariak eta ondoren, parte hartzaile guztiok sinatu genuen bertan:

Aritz Ibañez, Leire Leza, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Xabier Adrian, Julen Fagoaga, Iñaki Iribertegi, Martxelo Sotes, Xabier Garin, Maitane Algarra, Aitor Arana, Iñaki Dominguez, Ioseba Morales, Gaizka Garde, Mikel Larunbe, Gustavo Valencia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Miguel Angel Goikoetxea, Igor Campos, Oihane Perkaz, Leire Garrues, Ainara Ranera, Leticia Esain, Marisa Azparren, Javier Urtasun, Hasier Moreno, Mikel Irure, Amaia Visus, Joseba Goñi, Myriam Monente, Bea Martinez, Gurutze de  La Mota, Mikel Tristan, Angel Leza, Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu, Ainara Ibañez, Enneko Ganboa, Veronica Ferreira eta Beñat Lopez.

Liburua itxi eta heldu den urtean zabalduko dugu ostera, zalantzarik gabe, bertan egun eder honen testigantza berria uzteko.

Josu Santestebanek eta Juan Minondok ateratako argazki sorta ederra hemen duzue ikusgai.

Iruñeko Ezpata-dantza 09: aurrerapena
Argazkiak: Josu Santesteban

Tradizio berri bat Iruñerako: Iruñeko Ezpata-dantza
Duguna dantza taldearen aspaldiko asmoa zen Iruñerako dantza propio batzuk sortzea. 1949. urtetik hona, taldearen eginkizunen artean dago hiriko ospakizunetan (San Fermin, San Fermin txiki, San Saturninon...) dantzatzea. Emanaldi horietan prozesioa lagundu eta urtero hemengo eta hango dantza ezberdinak dantzatu izan ditugu. Baina uste genuen, Iruñea dantza tradizio aberatseko hiria izanik, dantza propio batzuk merezi zituela. Beraz, eredua aldatu eta urtero errepikatuko ziren dantza batzuk sortzea jarri genuen helburu duela 2-3 urte. Orduz geroztik dokumentazio, hausnarketa, azterketa eta sortze lanean aritu gara. Emaitza, 2009ko San Fermin txikiko jaietan estreinatuko dugun Iruñeko Ezpata-dantza izanen da.

Duguna dantza taldeko 35 dantzarik eta taldeko txistulariek parte hartuko dute Iruñeko Ezpata-dantzaren estreinaldi honetan.

Irailak 27, Aldapako San Fermin:

11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera

12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa

13:15 - Udal plazan: Iruñeko Ezpata-dantza

Dantza tradizio aberatseko hiria

Iruñeko ospakizunetan dantzarien lehen erreferentzia idatzia 1556. urtekoa da. Urte horretako San Ferminetan parte hartu zuen dantzari talde bati egindako ordainketaren aipamena da. Data horretatik aurrera eta XVI mende osoan zehar dantzariekin egindako akordio eta ordainketak behin eta berriz azaltzen dira Iruñeko udalaren artxibategian. Gauza bera gertatuko da hurrengo mendeetan ere, dantzei buruzko xehetasunak oraindik ere zehatzagoak izanen direlarik. Horrela jakin dezakegu besteak beste, San Fermin edo San Fermin txiki egunerako dantzak prestatzen zituztela garaiko dantza maisuek espreski edo ohikoak zirela makila-dantzak, makil eta brokelekin egindako dantzak, makil luzeekin egindakoak, arku-dantzak, zinta-dantzak, baita ezpata motz zein luzeekin egindako dantzak ere. Azken hauek, ezpata luzeekin egindako dantzak, 20 lagunetik gorako dantzari multzoekin osatzen ziren. Hauek ohikoak izaten ziren Corpus egunean, besteak beste.

Dantzarien parte-hartzea Iruñeko zeremonialetan nabarmen egin zuen behera XIX. mendean, harik eta XX. mendearen erdialdera Iruñeko udalak, Iruñean izandako dantza-tradizioaz jakitun, Udal dantzari taldea sortu zuen arte. Mendetako tradizio horren oinordeko sentitzen gara, horregatik, atzera begiratuz etorkizunerako proposamena egin nahi izan dugu.

Ezpata-dantza, pausoz-pauso

XXI. mendeko dantza

2009. urte honetako San Fermin txikietan estreinatuko dugun Ezpata-dantza hau sortze prozesu baten ondorio da, alegia, ez da lehendik existitzen zen dantza baten berreskuraketa. Sorkuntza berria da, XXI. mendeko dantza, baina aldi berean, erabat tradizionala izatea nahi genuke, gure ezaugarri kulturalekin bat egiten duten gizartetan bizirik dirauten adierazpen tradizionalekin bat eginez. Dantza tradizionalak hartu ditugu jarraibide, beraz, baina tradizioaren ikuspegi dinamikoa jarraituz. Dantza bizia sortu nahi izan dugu, tradizioa bera den bezalakoa. Tradizioa prozesu dinamikoa da, gizarte belaunaldien arteko lotura egiten duena, eta gure aurrekoen ondare kulturalaren transmisioa bermatzeaz gain, belaunaldi berrien izaera integratzen duena.

Dantzarien dantza

XXI. mendeko dantzariak gara eta XXI. mendean sortutako dantza dugu Iruñeko Ezpata-dantza. Hartara, gaur egungo baloreekin bat eginen duen dantza bat sortu nahi izan dugu. Genero bereizketarik gabeko dantza tradizionala izanen da Iruñeko Ezpata-dantza. Bertan dantzariek parte hartuko dute, neskak eta mutilak berdin, haien meritu eta abileziaren arabera, generoaren araberako bereizketarik gabe.

Taldearen osaketa

35 dantzarik osatuko dute Iruñeko Ezpata-dantzarien taldea. Buruzagiak gidatuko du Ezpata-dantza, ondoan Zerbitzaria eta atzean dantzarien tropela (28 dantzari) dituela. Atzetik ezpata-txikiekin dantzatuko duten lau Kapitainek. Taldea itxiko dute Banderazainak eta txistulariek:
Iruñeko Ezpata-dantzak ondorengo formazioa izanen du:

Buruzagia: Aritz Ibañez

Kapitainak: Leire Leza, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Xabier Adrian

Dantzarien tropela: Julen Fagoaga, Iñaki Iribertegi, Martxelo Sotes, Xabier Garin, Maitane Algarra, Aitor Arana, Iñaki Dominguez, Ioseba Morales, Gaizka Garde, Mikel Larunbe, Gustavo Valencia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Miguel Angel Goikoetxea, Igor Campos, Oihane Perkaz, Leire Garrues, Ainara Ranera, Leticia Esain, Marisa Azparren, Javier Urtasun, Hasier Moreno, Mikel Irure, Amaia Visus, Joseba Goñi, Myriam Monente, Bea Martinez, Gurutze de  La Mota

Zerbitzaria: Mikel Tristan

Banderazaina: Angel Leza

Txistulariak: Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu, Ainara Ibañez, Enneko Ganboa, Veronica Ferreira eta Beñat Lopez.

Dantzak

Iruñeko Ezpata-dantza honako dantzek osatuko dute:

Bandera arbola

Banderaren azpiko korrikaldia

Biribilketa

Tropelaren zortzikoa

Kapitainen zortzikoa

Ezpata-dantza

Buruzagiaren eta zerbitzariaren arteko zortzikoa

Nafarroan ez dugu ezpatekin egiten diren ezpata-dantzen erreferentzia bizirik. Baina, aurrerago ikusiko dugun moduan, askotan ezpata horiek beste tresna batzuengatik ordezkatuak izan dira. Lesakan dugu adibiderik argiena. Zinta zuri-gorriz ornitutako makilekin dantzatzen badira ere, koreografiari begiratuta, ezpata-dantzen multzoan sailka ditzakegu uztailaren 7an San Ferminen omenez Lesakan dantzatzen diren dantzak. Bandera arbola ere egiten dute bertan. Azken hau, banderarekin egiten den dantza, Lesakan dantzatzen dute, Onin erreka zeharkatzen duen zubiaren gainean, baina baita Beran eta Donezteben ere, esaterako. Iruñean, San Fermineko prozesioan langileen gremio bakoitzak bere bandera zeraman XVIII. mendean eta hiriko banderari agurra egiten zioten une jakin batean. Ezpata-dantzekin lotuta agertu izan dira ikurrin dantzak (Lesakakoa adibiderik hurbilena) eta horregatik barneratu dugu Bandera-arbola Iruñeko ezpata-dantzan.

Ezpata-dantza izan da gutxienez azken 3-4 mendetan Euskal Herrian eta baita Europako eskualde askotan gehien dantzatu den egitura koreografikoetako bat. Euskal Herrian ospakizun handi eta protokolo garrantzitsuenetan egiten zen dantza ezpata-dantza zen. Corpus eguneko ospakizunak eta errege-erreginen bisitetan erruz agertuko dira ezpata-dantzak. Gipuzkoan esaterako, 1828ko ekainaren 2tik 14ra bitartean Fernando VII.ak hainbat herri bisitatu zituenean, ezpata-dantza eskaini zitzaion ongietorri gisa 17 herritan. Lizartzan, Tolosan, Billabonan, Andoainen, Urnietan, Hernanin, Donostian, Ordizian, Beasainen, Ormaiztegin, Zumarragan, Urretxun, Legazpian, Antzuolan, Bergaran, Soraluzen eta Eibarren dantzariekin, eta ia gehienetan ezpata-dantzarekin egin zioten harrera Fernando VII.ari. Talde handiak ziren gainera.

Bizkaiko Markina-Xemeinen ere egiten dute ezpata-dantza. Zenbait elementutan ezberdintzen badira ere, antzekotasun handia du Gipuzkoako ezpata-dantzekin ere. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Katalunia, Galizia, Andaluzia, Flandes edo Ingalaterrako tradizioetan ageri diren antzeko egitura koreografikoak daude gure ezpata-dantza honen oinarrian: taldea osatzeko modua bera, eta baita zubiak, ganbarak eta arrosa egiteko modua ere.

Tradizio luzeko dantza hauez gain, azken urteotan sortu edo bersortu egin dituzten ezpata luzeko tradizio berriagoak ere hartu ditugu informazio iturri (Eibarko Arrateko dantzak batez ere, baita Beasainen, Andoainen eta Añorgan egin dituztenak ere.)

Ezpata-luzeko dantzarien ondoan, eskuan ezpata txikiak daramatzaten dantzariak ageri ohi dira Gipuzkoako eta Bizkaiko ezpata-dantzetan batez ere. Dantzari trebeenei uzten zaie eginkizun hori, zailtasun tekniko handiko urratsak egin behar izaten baitituzte haien zortzikoetan. Gipuzkoako eta Bizkaiko dantza tradizioetan ederki gorde dute karaktere dantzen multzoan sar dezakegun dantza molde hori (artaziak, zango goratzeak, muriskak eta bestelako urrats konplikatuak barneratzen dituena). Nafarroako kasuan modu lausoagoan, baina ezpata-txikiekin dantzatuko duten Kapitainendako egokiak izan daitezkeen urratsak identifikatu ditugu ingurutxo edo zortzikoetako belauntxingoetan. Gipuzkoako eta Bizkaiko tradizioetako urrats teknikoekin parekatu ditzakegu. Horregatik erabaki dugu Iruñeko Ezpata-dantzaren baitan ezpata-txikiko dantzarien (Kapitainen) figura sartzea.

Elementu horiek guztiak jasoz gure inguruko ezpata-dantzen antzeko, baina era berean ezberdin eta bereizgarria izanen den Ezpata-dantza sortu nahi izan dugu.

Jantziak

Koreografiekin egin dugun moduan, jantzi berriak sortu ditugu ezpata-dantzarako, baina gisa honetako dantzetan erabili izan diren eta erabiltzen diren jantzietan oinarrituta. Iruñeko XVI-XVII-XVIII. mendeetako danzanteei buruzko informazio ezberdinetan topatzen dugu, zuriz jazten zirela normalean, gona motzak zeramatzatela batzuetan - Valentziatik zetozen danzanteen eraginez. Gaur egun ere Gipuzkoan eta Erribera aldean erabiltzen dituzte gona motz horiek - koloretako apaingarriak zeramatzatela, zintzarriak lotzen zituztela zangoetan, kapela koloretsuak zeramatzatela... Garai hartan sendotu ziren gaur egun ezagutzen ditugun hainbat dantzen ezaugarriak, baita janzkerari dagokionez ere. Gertuko tradizioetatik ere ikasi nahi izan dugu alor honetan (Lesaka, Gipuzkoa, Erribera, Luzaide...). Behin eta berriz aipatzen ari garen dantza tradizioetan ohikoa denez, kolore zuriko arropa hartu dugu jantziaren oinarri: alkandora, galtza motza, galtzerdiak eta gona motza. Bularraldean zintak eta eskapularioak eramenen dituzte dantzariek. Zangoetarako zintzarriak ere hartu ditugu apaingarri. Azkenik, Iruñeko Ezpata-dantzaren janzkeran bereizgarri izan daitekeen buruko kaska erantsi diogu jantziari. Gisa honetako kapela loredunak hainbat eta hainbat dantza tradizionaletan ikusten ahal ditugu, bai Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere.

Musika

Musika ezinbesteko osagaia da dantzarako. Tradizio berria sortu nahi dugun arren, musikari dagokionean doinu tradizionalak eta ezagunak erabili nahi izan ditugu ezpata-dantza laguntzeko, horrela dantzak berriak izanagatik ere, ezagut-errezagoak izanen direlakoan. Gure tradizioan ohikoak diren 3/8, 2/4, 6/8 eta 6/8-3/4 erritmoko doinuak dira. Bi txistuz eta atabalaz jotzeko doinuak dira denak, Nafarroako iparraldeko zortziko, biribilketa, bandera-arbola eta bestelako doinu tradizionaletatik ateratakoak. Dugunako txistulariek joko dituzte doinuok.

Ibilbidea

Kortejoa Errotxapeako zubitik aterako da. Bertan banderaren dantza eginen dugu. Horren ostetik ezpata-dantzarien taldea Santo Domingo kaletik igo eta bertan dagoen San Ferminen irudiari dantzatuko diote Kapitainek. Aldapako San Ferminen elizara abiatuko da segidan tropela, San Ferminen irudia  atetik ateratzean Kapitainek dantza eginen diote berriz. Kortejoak prozesioan parte hartuko du, bukaeran San Ferminen irudiari arkua eginen diotelarik dantzariek.

Prozesioa bukatzearekin ez da amaitzen dantzarien lana. Udal plazara abiatuko da taldea eta bertan eginen dute Ezpata-dantza. Dantzariek buruzagiaren lepo inguruan ehunduko dute arrosa eta honen ondotik buruzagia arrosaren gainean lurretik altsatua izanen da, berriz ere banderaren dantza egiten den bitartean. Horren ondotik Kapitainek haien hirugarren zortzikoa dantzatuko dute.
Dantza taldearen egoitzara abiatuko da kortejoa azkenik, Buruzagiaren eta Zerbitzariaren arteko zortzikoarekin amaituko delarik eguneko jarduna.

Tradizioaren koreologia

Tradizioz gaurdaino iritsi diren euskal dantza tradizionalak deskribatzerakoan irizpide koreologikoak erabili dituzte zenbait ikertzailek. Sailkapen horietan oinarritu gara Iruñeko Ezpata-dantza osatzeko erabiliko ditugun egitura koreografiko nagusiak hautatzeko.

Ezpata-dantzak

Dantzariak lerro bakarrean edo bi, hiru edo lau lerrotan antolatzen dira. Bakoitzak ezpata luze bat du eskuan, eta ezpata heldulekutik eskuarekin hartuta punta aurreko dantzariari ematen dio. Denen aurrean buruzagia jartzen da, eta honek aurreko dantzarien ezpatak hartzen ditu. Ezpata-dantzak dira, eta ezpatak aipatuko ditugu behin eta berriz, baina askotan ezpata horiek beste tresna batzuengatik ordezkatuak izan dira. Makilak batzuetan (koloretako zintekin apainduta), lantza luze batzuk, e.a. Gure kasuan egurrezko ezpatak hautatu ditugu herraminta gisa. Esan bezala, Nafarroan ez dago ezpatekin dantzatzen den ezpata-dantzen aztarna bizirik, baina bai zintadun makilekin egiten den bat behintzat, Lesakakoa. Iruñeko Ezpata-dantza ezpatekin ala egurrezko makilekin egin, hori izan zen dantzaren elementuak hautatzerakoan edukitako zalantzetako bat. Erdiko bidea hartzea erabaki genuen, egurrezko ezpatak aukeratuz, Ezpata-dantzari ikutu bereizgarria emanen ziolakoan, bestalde.

Ezpata, makila edo lantza izan, behin eta berriz errepikatzen den egitura ikus daiteke ezpata-dantzetan. Dantzariak bi lerrotan antolatzen badira V tankerakoa izango da ezpata-dantza, eta dantzariak lau lerrotan badaude W tankerakoa. W tankera honetakoa izanen da Iruñeko Ezpata-dantzaren egitura.

Askotan, ezpata-luzeko dantzarien ondoan ezpata txikiak daramatzaten dantzariak ageri ohi dira. Normalean taldearen atzeko aldean joaten dira hauek, eta dantzatu behar dutenean aurrealdera pasatzen dira.

Ezpata-dantza egitura hauetatik abiatuta hainbat forma desberdin har daitezke. Baina badira zenbait mugimendu tradizioan askotan errepikatu direnak, eta hainbat tokitako dantzetan aurki ditzakegunak. Horietako batzuk jaso ditugu Iruñeko Ezpata-dantzarako:

Zubiak

Ezpata-dantza taldea ikusi dugun egitura horretan antolatuta dagoela, buruzagiak edo maisu zaharrak bere burua biratu eta atzerantz jotzen du. Dantzariek ezpatak ez dituzte askatzen, eta ondorioz, denek buruzagiaren ibilbidea egingo dute, aurreraino lehenik eta atzeruntz ondoren. Ezpatak askatu gabe mugimendu horiek egiteko bi modu nagusi erabili izan dira. Ohikoena ezpatak buru gainetik altxatzea da, eta horrela dantzariak azpitik pasako dira.

Ganbarak

Normalean agintariak eta omenduak azpitik pasarazteko egiten den ganbara edo arkua.

Zintzarria

Ezpata-dantzetan oso zabaldua dagoen beste egitura zintzarria, arrosa, parrilla edo degollao izenekoa da. Ezpatak elkar gurutzatuz osatzen da egitura hau, dantzarietako baten lepo inguruan antolatzen da maiz. Zintzarriaren gainera igo ohi da buruzagia beste batzuetan. Euskal Herrian Legazpian eta Markinan ezagutu ditugu mota honetako egiturak eta Iruñeko Ezpata-dantzarako ere erabili dugu. Izan ere, kondairak dio San Fermin zintzurra moztuta hil zutela, eta Ezpata-dantzako degollao-aren figura ezin egokiagoa da Iruñeko patroiaren martirioa gogoratzeko (hori baita San Fermin txikietan gogoratzen dena).

Eskerrak

Eskerrak eman nahi diezkiegu Iruñeko Ezpata-dantza sortzeko prozesuan laguntza eman diguten lagun guztiei. Lehenbizi eta behin, eta bereziki Juan Antonio Urbeltz-i, gure proiektua ulertu eta koreografiak, jantzien osagarriak, doinuak... hautatzerako orduan burubelarri laguntzeagatik. Arrazoi beragatik, Argia dantzari taldeko dantza-maisuei: Iñaki Arregi, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal eta Amaia Buenori. Era batean edo bestean eman diguten laguntza eskertu nahiko genieke era berean, Oier Araolaza, Patxi Laborda, Sabin Bikandi, Jesus Pomares, Julen Leuza eta Itziar Zaldua-ri.

Iruindar bat Arraten
Aurreko irailaren 8an Arrateko amaren eguna ospatu zuten Eibartarrek. Arrateko dantzarien egun handia izaten da hori. Kezkakoek urtero kanpoko dantzariren bat gonbidatu egiten dute dantzara, ezpata-dantzan eta trokeo-dantzetan bakarlari lana egitera. Aurten gure taldeko Aritz Ibañez-ek izan du Arrateko egunez dantzatzeko ohorea eta talde osoarendako ere berezia izan da gonbidapena.

Aritz-ekin batera hiru dantzari bikain aritu ziren dantzan gonbidatu gisa: Añorgako Gari Otamendi, Elgoibarko Mikel Legorburu eta Galdakaoko Egoitz Krutxaga.

Gari eta Aritz Arrateko kofradiako kide berri ere izendatu zituzten eta horregatik egin zuten dantzan Arrateko santutegiaren barnean, mezan. Ondoren prozesioa egin zuten eta honen ostean, Mikel eta Egoitzekin batera ezpata-dantza dantzatu zioten Arrateko amaren irudiari. Ondotik, Arrateko zelaixan, talde osoak ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskaini zituen. Aritz-ek makil-txikienen taldeko buruzagi lanak egin zituen.

Zorionak beraz Aritz-i eta gainontzeko kofradiakideei, eta eskerrak Kezka dantza taldeko lagunei! Haien ohorezko liburuan idatzi zuten bezala:

"... hamentxe
gelditxu deilla, naparrak, bizkaitxarrak
eta gipuzkuarrak, alkarrekiñ eta pake edarrian, dantzan eiñ eben urteko
lorratza. Eta urte askotarakua suertau deilla hori pakiori".

Arrateko Amaren eguneko zenbait argazki hemen (Jon Iraola eta Angel Leza)

2009 San Ferminen kronika
Iruñeko San Fermin festak dira gure taldearendako urteko egunik berezienak. Hiriko festetan dantzatzeak zentzua ematen diolako gure jardunari eta bereziak dira egun horietako emanaldiak. Iruñean esistitzen den dantzari buruzko lehen erreferentzia idatzia 1556koa da, udalak San Ferminetako prozesioan parte hartzeagatik dantzari talde bati egindako ordainketa da. Ordutik dantzarien erreferentziak geroz eta gehiago eta zehatzagoak dira XX. mendera heldu arte. Gu duela 500 urteko dantzari haien oinordeko sentitzen gara.

San Fermin bezperako emanaldia

Uztailaren 6an dantza emanaldia egiten dugu Iruñea eta Iruñerriko dantza talde guztiok elkarrekin, Foruen plazan. Halako Iruñeko dantzari-egun bat edo. Errepertorioa erabaki eta denok dantzatzen ditugu dantza berak aldi berean. Aurtengorako hautatutako dantzak hauek izan ziren:

Jaurrietako Axuri-beltza

Luzaideko inauterietako dantzak

Lizarrako Larrain-dantza

Uztailaren 6ko emanaldiko argazki sorta hemen.

Uztailak 7, San Fermin

Batzuk besteek baino atseden gehiago hartuta, entzierroa telebistaz ikusteko geratu ginen Nabarreriako lokalean.

Egun luzea izaten da zazpikoa. Prozesioa 10etan hasten da. Udal
plazatik katedralera igotzen da Udal korporazioa, katedraleko kabildoa
hartzera. Katedraletik San Lorenzoko elizara, han egiten baitu lo San
Ferminek. Santu apokrifoaren irudia kalera atera eta orduan hasten da
berez prozesioa. Alde zaharreko hiru burgoetatik (San Zernin, San Nikolas eta Nabarreria) pasiatzen da santua.
Jotak, alboradak eta Agur-jaunak abesten dizkiote eta ondoren meza
izaten da. Guretzat hamaiketakoaren orduan, indarrak pilatu behar baitira berriz. Bueltako bideari ekiten diogu horren
ostean, udal txistularien doinura dantzan. San Lorenzotik katedralera eta katedraletik
udaletxera buelta. Orduan dantzatzen dugu 5 orduko jardunaren ostean.

Aurten, Luzaideko jauzi eta kontra-dantzak egin genituen. Prozesioan Julen Fagoaga izan zen buruzagia eta Iñigo Gartzia egin zituen banderari lanak.

Uztailaren 7ko argazki sorta hemen.

Astean zehar

Bestelako zeregin eta zitak ere izan genituen aste osoan zehar. Esaterako uztailaren 8an haurren egunean, eguerdian, Gazteluko plazan dantzatu zuten taldeko txikiek. Hurrengo egunean erraldoi eta kilikien konpartsak bisita egin zigun eta baltsa dantzatu ziguten erraldoiek Nabarreriako lokaleko atarian. Trukean, meloi freskoa eman genien freskatu zitezen. Uztailaren 10ean taldearen eguneko bazkaria egin genuen eta 70 bat dantzari, dantzari-ohi eta musikari elkartu ginen, giro ederrean.

Zortziurrena

Eta ia konturatu gabe festen azkeneko egunera heldu ginen, erdi deprimituta, baina amaitzeko gogoz ere bai. Egun horretan ere prozesio modukoa egiten da, baina ez da santurik
ateratzen kalera. 7koa baino askoz motzagoa izaten da, hartara. Zortziurrenean Joseba Lorenzo izan zen buruzagi eta Mikel Garaikoetxeak egin zituen banderari lanak.

Prozesioaren ondoren, emanaldia izaten da udal plazan. Pamplonesa musika bandak jo
egiten du, eta erraldoiek eta guk,
dantzatu.

Bada pieza bat denok elkarrekin egiten
duguna. Jota bat da: "La
Dominguera". Pamplonesa musika
bandako zuzendari izandako Silvano
Cervantes-ek idatzi zuen eta San
Ferminetako doinu ezagunenetakoa da. Erraldoiak hasten dira dantzan jota
erritmoan eta musika moteltzerakoan
taldeko neskek baltsa dantzatzen dute
Kilikiekin batera.

Aurten dantzan aritu ziren: Leire Leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Maitane Monente, Ainara Ranera eta Amaia Visus.

Horren ondotik, eta arropaz azkar-azkar aldatuta, azken urteotan bezala,  Lizarrako Larrain-dantza dantzatu genuen Iruñeko gaiteroen doinupean.

Uztailaren 14ko argazki sorta hemen.

Gutxiago falta da!!!!

La Pamplonesa musika bandaren urteurrenean dantzan
Iruñeko La Pamplonesa musika banda 90. urteurrena ospatzen ari da aurten. Horretarako, hainbat ekitaldi antolatu zituzten San Ferminen inguruan. Horietako bat, akaso berezi eta garrantzitsuena Baluarteko taula gainean egindako musika ikuskizuna.

Uztailaren 3an izan zen eta musika, antzerkia eta umorea izan zituen protagonista. La Pamplonesa musika bandak San Ferminetan egin behar izaten dituen lan eta zeregin guztiak errepasatu zituzten ikuskizunean: txupinazoa, Riau-riaua, zezenketak, prozesioa, dianak, zortziurrena... eta horretarako festetan lagun izaten dituen gainerako bidaideak ere gonbidatu zituzten ikuskizunean parte hartzera: udal txistulari eta gaiteroak, Santiago abesbatza, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta baita gu ere, Iruñeko dantzariak.

Taldeko 6 neska izan zire ikuskizunean uztailaren 14ean erraldoi eta kilikiekin batera dantzatzen duten La Dominguera jota dantzatzen: Leire Leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Maitane Monente, Ainara Ranera eta Amaia Visus izan ziren dantzariak.

Gure zorionik beroena La Pamplonesa musika bandari!