Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/27 14:14:29.024 GMT+1

Dantzari bat Osasunan

Gaur egungo gurasoek mila ekintzetan apuntatzen dituzte haien seme-alabak: futbola, dantza, musika, hizkuntzak, pilota,... Horrenbeste gauza izaten dira, batzutan bata eta bestearen artean erabakitzeko kinkan topatzen direla.



Hori gertatu zitzaion Jokin A. Ezparza-ri. Jokin-ek dantza eta futbola maite zituen, eta gure taldeko txikien entsaioak Osasuna-ren entrenaldiekin tartekatzen zituen. Ederki dantzatzen zuen ("txiki horrek ederki dantzatuko du haunditan!"), baina dirudienez, oraindik ere hobe moldatzen zen futbolean. Erabakitzeko tenorea heldu zitzaionean (15 bat urterekin) futbola hautatu zuen.

Agian bihar debutatuko du Osasuna-ren lehen taldean.

Hona bere jokalditxo bat Youtube-n.

Zorionak Jokin!!!!

Nork: duguna.2007/02/27 14:14:29.024 GMT+1
Etiketak: duguna jokin-a-esparza dantza osasuna futbola | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jope Dugunakoak, zuen kontra futbolean erronka egitera behintzat ez gara ausartuko!

Futbolari-dantzarien kontu hau klasiko bat da. Orain urte batzuk horren inguruko artikulu bat idatzi nuen Argian, eta harrezkero aldian behin horrelako kontuak agertzen direnean horrekin akordatzen naiz. Hemen jasotzen ditut horien berri eta Jokin Arkaiarena ere bertan jaso dut.

Nork: oier.2007/02/28 12:07:47.425 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Bueno, bueno,... gainontzekoak ez gara horren onak.

Irakurria nuen zure artikulua eta atzo mezua idazterakoan horretaz gogoratu nintzen, gainera. Ikusten da bai, klasikoa dela futbolari-dantzarien kontu hau.

Jokin-ek badu beste anai bat, Xabi, gure taldeko txikietan aritzen dena hau ere, eta anaia baino hobea omen datorrena futbolean. Osasunako gaztetxoekin jokatzen du eta Bartzelona bera omen dabil bere atzetik.

Nork: aritz.2007/02/28 14:14:13.108 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak