Abenduaren 16an egin zen, Iruñeko Gaiarre antzokian, Olentzero lehen aldiz karrikaratu zuten lagunen omenezko ikuskizuna: Argi-soinua. Patxi Labordak prestatu eta bertan parte hartu genuen Dugunakook eta beste lagun askok: Oberena dantza taldea, hainbat dantza taldeetako dantzari "beteranoak",
Muthiko Alaiak abesbatza, Xut Fanfarrea, Aiko taldea, Mintxo
Garaikoetxea, Zubietako ioaldunak,...Olentzero neguko solstizioaren ospakizuna da-eta, orduan hasten baita eguna luzatzen, argiaren zikloa oinarri hartu zuen ikuskizunak.
Guk 4 dantza egin genituen. Taldeko neskek Urdiaingo Egu bai egun egin zuten lehenbizi. Geroxeago, Gipuzkoako Ezpata-dantza mutilek, Mintxo Garaikoetxea txistulari bikainaren doinupean. Taldeko hainbat beteranok mazurka dantzatu zuten eta bukatzeko, taldeko neskek berriz Irradaka. Azken 2 dantza hauetarako Aiko taldearen laguntza musikala izan genuen.Azpimarratzekoa da Irradaka-k ikusleengan izan zuen eragina. Bat baino gehiago emozionatu egin zen.
Iruñeko Olentzero-ren sortzaileek omenaldi bero eta merezi bezalakoa izan zuten, beraz. Jendea pozik atera zen Gaiarretik. Beraz, zorionak antolatzaileei (Patxi-ri, batez ere) eta esker mila, Mintxo eta Aiko-ri gure pausoak laguntzeagatik eta Argia dantza taldeari Irradaka irakatsi eta jantziak uzteagatik!
Hemen, argazki gehiago.
Erantzunak
Kaixo! Olentzeroren gaia probestuz Oberena dantza taldekook eguberri zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Oso gustora ibili ginen Argi soinua ekitaldia prestatzen eta egiten. Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei gutaz oroitzeagatik ikuskizunerako eta baita Dugunako Leireri "lo hadi aingerua"rekin laguntzeagatik. Beno, ba esandakoa, bihar Iruñeko Olentzeron egonen garen arren, ongi pasa gabonetan. Guk ere argazki bat bidali nahi dugu, ea iristen den:
Nork: Irune.2006/12/23 14:25:13.552 GMT+1
Ongi pasa zuek ere!!! Argazkia ez zaigu heldu. Bidali korreoz eta jarriko dugu!
Urte berri on blog hau bisitatzen duten guztiondako!
Nork: aritz.2006/12/25 10:18:47.845 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Beno egu berri on zuei ere!
Erakutsi nizuenagatik ez da ezer, ikusi zenuten bezala oso erraza zen, beraz ez nuen arazorik eduki. Gustora ibili ginen gu ere zuekin, ea hurrengo batean ere elkarrekin dantzatzen dugun.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Nork: Leire Leza.2006/12/26 14:28:07.803 GMT+1