Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/10/27 16:33:7.250000 GMT+2

Ikastaroa: Zarauzko folklorea

Zarauzko folklorea
Xabier Etxabe

Data: abenduak 14
Ordutegia: 19:30 – 21.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Prezioa: Dohain
Izena emateko epea: abenduak 10

Zarauzko folklorea
Xabier Etxabe eta Xabier Alberdik Zarauzko folklorea sakon aztertu dute zenbait urtez eta lan horren emaitza argitaratu dute "Zarauzko folklorea. Eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa eta festa-ereduen inguruko hausnarketa" izeneko liburuan. Zarauzko folkloreari begirada historikoa eta gaur egunekoa eskaini diote, eta bildutako datuak bere testuinguruan kokatu eta ulertzeko ahalegina egin dute.
Euskal dantzaren ibilbidea herri baten adibidetik ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du lanak. Garai bateko Zarauzko folklorearen bilketa xehea egin ondoren, dantza taldeen XX. mendeko ibilbideari erreparatu diote egileak. Mende hasierako dantzarien inguruko datuak, gerra aurreko urteetako dantza taldeen indartzea, gerra ostea, kultur eredu berriak, dantza eskolak, eta XXI. mende atariko egoera izan dituzte aztergai besteak beste.
Zarautzen egindako azterketa lanak eta bertan bildutako materialak interesgarriak dira bere baitan, baina horrez gain, euskal dantzaren ibilbide eta gaur egungo egoera orokorra bera hobeto ezagutu eta interpretatzeko gakoak eskaintzen ditu. Horixe eskatu diogu Xabier Etxaberi, Zarauzko folkloretik abiatuta esparru zabalago batean baliagarri izan daitezkeen analisi eta gogoeta ahalegin bat egiteko.


Argazkia: Indalecio Ojanguren CC-BY-SA Guregipuzkoa.net

Xabier Etxabe Zulaika (Zarautz, 1974)

Zarauzko Iratzarri dantza taldekoa, Mollarri taldearekin ere aritu izan da beste talde batzuen artean, eta aurresku txapelketan aritutakoa da. Eneko Alberdiri zor dio euskal dantzetan oinarrizko formakuntza, ondoren Claude Iruretagoiena, Koldo Zabala, Mentxu Medel eta Garbiñe Aizpitarterekin osatzen joan dena.

1998an EDBren ikastaro baten akuilatuta hasi zen Zarauzko folkloreari buruzko informazioa biltzen eta horrela egin zituen adineko txistulari eta dantzariei lehen elkarrizketak, eta lehen artxibo-lanak. Gai horren inguruan Zarauzko Txaparro aldizkarian zenbait artikulu argitaratu ditu. Aitona trikitilaria izana zuen eta haren kontuak bilduz, 2004an, Lurtarra da begiratua (Elkar, 2004) liburua argitaratu zuen. Xabier Alberdi historialariarekin elkarlanean idatzi du Zarauzko folklorea (Zarauzko Udala, 2009) liburua.

Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko kidea da, eta han (dantzan.com) eta hemen (zuzeu.com) artikuluak idazten ditu aldian behin. Zarauzko folkloreaz gain, aipagarriak dira besteak beste Pirmin Treku edo Esteban Berazadiri buruz egindako lanak, eta folklorearen infatilizazioa edo dantza estiloaren transformazioaz idatzitako gogoetak.

Argazkia: Juantxo Egaña.

Nork: DantzanIkasi.2010/10/27 16:33:7.250000 GMT+2
Etiketak: ikastaroak dantza xabier-etxabe folklorea dantzan-ikasi zarautz 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak