Jeremy Carter-Gordon
Data: Urriak 1, larunbata
Ordutegia: 16.00 – 19.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Irailak 27
Ingalaterrako Rapper dantzak
Ingalaterrako ipar aldeko dantza erritual, erritmo azkarreko eta dantzakera biziko ezpata-dantzak dira Rapper-ak.
Gehienetan bost dantzarik dantzatzen dituzte, eta oinekin zapateatu urratsak egiten dituzte, ezpatak figura koreografiko desberdinak eta sorkuntza bide berriak egiteko erabiltzen dituzten aldi berean.Taller honetan parte hartuko dutenek oinekin lurra kolpatuz egiten diren urratsak edo zapateatuak, bakarkako figurak eta dantzak taldean jartzen ikasiko dute. Alor praktikoarekin batera, dantza genero honen inguruko historia eta testuinguru kulturalaren inguruko ezaugarriak azalduko ditu Jeremy Carter-Gordon-ek. Zola gogorreko zapatak ekarri, horrelakorik baldin baduzu behintzat, eta egon prest dantza tradizional dibertigarri eta bizi hauekin gozatzeko.
Jeremy Carter-Gordon (Concord, Massachusetts, AEB, 1989)
Boston-eko (Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak), dantza ikertzaile eta irakaslea da Jeremy Carter-Gordon. Dantza, musika eta kantu tradizionala ikasiz hazi zen, eta Bard Collegen graduatu berria da, Etnokoreologia lizenziaturan.
Zortzi ezpata-dantza taldetan dantzatu du, eta horietako hiru talde berak sortu ditu. Britainia Handian ospatzen den DERT izeneko Rapper dantza sariketan hainbat sari irabazi ditu bere taldeekin. Unibertsitate ikasketak burututa Europan barrena bidaiatzen ari da ezpata-dantzen eredu desberdinak aztertuz. Zehazki "Hilt-and-Point" edo "helduleku eta punta" erako ezpata-dantza ditu aztergai, eta Europako hainbat eskualde bisitatzen arituko da tokian-tokiko ezpata-dantzak aztertuz 2012ko abuztura bitartean.
Idatzi artikulu bat