Patxi Larralde, Xabier Larralde eta Rafa Barron
Mikel Aranburu Urtasun
Data: Maiatzak 23, larunbata
9:30 – 10:30 Mutil-dantzak: sarrera hitzaldia – Mikel Aranburu
10:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Data: Maiatzak 30, larunbata
9:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 25 €
Baztango mutil-dantzak
Borobil irekian eta ordulariaren aurkako norabidean dantzatzen dira Baztango mutil-dantzak. Iparraldeko jauzi eta Bearneko sauts-ekin loturak antzematen zaizkie, baina ezaugarri propio eta bereziak dituzte baztangoek. Ertizke, hiru urrats, ezker batekin, aitzina pasa, gibelerat pasa eta beste zenbait urrats ikasiko dira ikastaroan, eta ondoren horiek lotzen ikasiko da. Urratsak eta horiek elkarlotzen ikasita, mutil-dantzak dantzatzen ikasteko oinarriak barneratzea da ikastaroaren helburua.
Xabier Larralde (Arizkun, 1927) eta Patxi Larralde (Arizkun, 1976)
Xabier Larralde hamalau urterekin hasi zen txistua jotzen eta Antonio Elizalde baztango txuntxunero ezaguna izan zuen maisu. Berarekin ikasi zituen Baztango mutil-dantzak. Amaiur-en jardun zuen mutil-dantzak jotzen Felix Iriarte eta Ixidro Jaurena atabalariek
lagunduta. Elizondoko herriko txistularia izana da bost urtez. 1971An Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte txistulari zirela Elizondo eta Arizkungo dantzariak biltzen zituen mtuil-dantzari taldean dantzari izan zen. 1974n soka-dantza ikasi zuen Josefa Garbalena arizkundarrarekin eta taldeari erakutsita berpiztu zuten Baztango dantza hori. Patxi Larralde bere aita Xabier Larralderekin hasi zen dantzan eta txistua jotzen. Baztango dantza guztiak ikasi ditu etxean, bai dantza egiten eta bai txistuarekin jotzen ere. Baztango Elkartasuna dantza taldearen gidaritzaz arduratu dira aita-semeak urte askoan, eta Baztango usadio eta dantzak mantendu eta galduta zeudenak berreskuratzen lan handia egin dute azken urteotan. Sagar-dantzak, Eskalapoin-dantza, maiatzeko erreginak, e.a.
Mikel Aranburu Urtasun (Iruñea, 1955)
Txistu ikasketak egin zituen Pablo Sarasate konserbatorioan eta 1975etik Iruñeko Udalaren Txistulari Bandako kidea da. Ortzadar
Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariko zuzendaria izan da, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.
Ikastaroetan izen-ematea
Betebeharrak
- Gutxieneko adina: 16 urte.
- Dantzari eskarmentua izatea.
- Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna.
Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
• Izen-abizenak
• Jaioturtea
• Tfnoa.
• Emaila
• Herria
• Posta-kodea
• Zure dantzari jarduera zein den adierazi
• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena
Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar)
Izen-emateko epea:
Maiatzaren 1a baino lehenago.
Ordainketa:
Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.
Informazio gehiago
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
Idatzi artikulu bat