Jolas, joko eta dantzak eginez ekin genion egunari, eta ondoren etorri ziren azalpen teoriko eta metodologikoak, berriz ere ariketa fisikoekin uztartuz.
Irakasleek eskainitako lan-idatzian jasotzen denez: "Haur-munduaren folklorea, duela, nolabait, gutxi arte, ahoz transmititzen izan da bere forma ohizkoan; metodo honek, alabaina, aldaketak izan ditu, gehienetan masa-komunikabideen sofistikazio nabarmenak eraginak, nahiz eta, beste alde batetik, eskertzekoak diren, irakaskuntzak eta sustatzailetza sozio-kulturalak hura berpizten saiatzeko egiten dituzten ahaleginak."
Hiru sailetan landu ditugu proposamenk:
a) Jolasak
b) Musikadun jolasak
c) Joku Dantzak
Baina dantza eta jolas zerrenda bat baino, horiek hezkuntza proiektu batean integratzeko irizpideak eskaini dizkigute Josu Erramun Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñas-ek. Adibidez, folklore egutegia kontuan hartu eta haren arabera ekimenak antolatzeko.
Horrekin batera, umeen adinaren araberako dantza eta jolasak, bai hautaketa orduan eta baita bakoitza gauzatzeko eragin diezaiokegun zailtasun graduan.
Ahozko jolasak, musikarik gabeko jolasak, erritmodun baina musika zehatzik gabeko dantzak, eta musikaren arabera egiteko dantzak... Jardueraren une eta helburu bakoitzean erabiltzeko lanabesak aurkeztu zizkiguten. Kadera baten gainean, haurrak-haurrak, sarian-zunzun, katadera-dantza, jean-petit-qui-danse, itses-dantza, xarmantia-matelota, maska-dantza, ahuntz-dantza, esku-dantza, paxa-dantza, saskito-dantza, txakolin, buhameen dantza, Arrastariako entradillak, Baztango zortzikoa eta jota eta porrua landu genituen besteak beste.
Jantzi eta tresna prestaketa lanetan umeak inplikatu, eta ingurunearen erlazionatzen eta trasnformatzen ikasteko adibideak ere eskaini zizkiguten.
Haurtzaroan folklore baliabideak aplikatzeko planifikazioa eta proiektuaren aurreikuspenaz ohartarazi gintuzten. Bai urtez-urteko mailaketari dagokionez, bai urte bakoitzaren antolaketari dagokionez, eta baita jarduera honetarako erabiltzen dugun orduaren planifikazioari dagokionez.
Folklore kontzeptua, bere historia, disziplinaren ezaugarriak eta euskal folklorearen hainbat xehetasuna aurkeztu zizkiguten. Eta borobiltzeko idatzizko dokumentazio bikaina, musika eta bideo grabazioak eman zizkiguten ikasitakoa sakondu eta aplikatu ahal izateko.
kastaro trinko bezain mamitsua beraz, gozagarria une askotan, eta serio-serio entzun eta ikastekoa beste zenbaitetan. Gure transmisio zereginean folkloreak eskaintzen dizkigun aukera eremua zabaltzeko baliabide sorta ederra eskaini digu. Ea denak baliatzeko gai garen!
Idatzi artikulu bat