Baldintzak

Baldintzak

Dantzan.com-eko blog zerbitzua blog bat sortu eta kudeatzeko erabiltzeak honako baldintza eta zehaztapenak onartzea dakartza berekin:

Dantzan.com-eko blog zerbitzuan erabiltzaile-izen eta pasahitz bat izango duzu. Hura konfidentzialki gordetzea erabiltzailearen ardura da, eta ez dago baimendua gako horiek publiko egitea. Gakoak publiko eginez gero gerta daitezkeen okerrak, erabiltzailearen ardurapekoak dira guztiz. Blog bat taldean kudeatzeko aukera egon badago, baldin eta lehen e-posta helbidea eman duen erabiltzaileak ez dituen gakoak talde horretatik harantzago zabaltzen, betiere taldekideak baldintza hauen jakitun utziz, eta, zer gerta ere, erantzukizuna eta ardura lehen erabiltzailearena izanik.

Dantzan.com-ek ez du ardurarik hartzen erabiltzaileek emandako informazioaren egiazkotasunaren gainean.

Dantzan.com-eko blog zerbitzua, blogaren kudeaketa teknikora eta ostatatzera murrizten da. Ez du ardurarik blogetan ager daitekeen edukiaren gainean. Blogen artikuluen edukia erabiltzaileen ardurapekoa da, eta blogetan izan daitezkeen erantzunena, iruzkin bakoitzaren egilearena. Erabiltzaileak ez du bloga legez kanpoko jarduerarik egiteko erabiliko.

Euskarazko edo nagusiki euskaraz izango diren blogak sortzeko jaio da Dantzan.com-eko blog zerbitzua.

dantzan.com-ek ez du erantzukizunik izango, zerbitzuaren ezaugarri teknikoengatik, informazioa edo fitxategiak galduko balira blog batean, edo aldi baterako atzigarri ez balira blogak.

Blogen maketan publizitatea ezartzeko eskubidea beretzat gordetzen du dantzan.com-ek.

Zerbitzua aldi baterako edo eperik gabe eteteko eskubidea gordetzen du beretzat dantzan.com-ek. Etete horietarako ez da beharrezkoa izango aurretiazko oharrik, eta ondorioz gerta daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du hartuko dantzan.com-ek.

Baldintza hauetan aldaketak bere kasa egiteko gordetzen du beretzat dantzan.com-ek, bai eta ere zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoetan aldaketak ezartzeko.
Blogariekiko konpromezuak

Dantzan.com-eko blog zerbitzuko blogetan, blogeko edukia osorik jaisteko aukera dago (testu formatuan), eta aukera horri eusteko konpromezua hartzen dugu, gorago zehaztutako baldintzen barnean. Blog baten zerbitzua eten behar baldin bada, teknikoki posible den heinean, eduki osoa testu formatuan erabiltzaileak emandako helbidera helaraziko zaio.

Jasotzen dituen erantzunak kudeatu eta ezabatzeko eskubidea du blogari bakoitzak, desegokiak iruditzen bazaizkio.

Ager daitekeen publizitateak ez du ordezkatuko edo estaliko blogariaren eduki propioa edo diseinu berezkoa.

Blogariak eskubidea du, albo-zutabean edukia kudeatzeko duen baliabideen artean, jarduera edo talde jakin baten propaganda edo publizitatea ezartzeko, dela babesle batena, dela promozionatu nahi duen zerbaitena. Betiere, legearen barrukoak badira eduki promozional horiek.

dantzan.com elkarteak, http://www.dantzan.com/blogak/ helbide honetan jasotzen diren datu pertsonalen egurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du, eta hori guztia Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako araudian ezarritakoaren babespean. Hala nahi baduzu, Legeak aurrikusten duen sartzeko, aldatzeko eta ezerezteko eskubidea erabil dezakezu, kontaktu orria beteta.

Blog zerrenda

Etiketak