Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak zeharo murriztu dira, eta egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.
- Baliagarria eta beharrezkoa zaigula erakusteko.
- Erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustarazteko.
- Babesleon lotura eta parte-hartze sentimendua indartzeko.
- Diru-sarrera zuzenak suposatzen duen bultzada baliatzeko.
Kuotak
Kuota hauek proposatzen ditugu, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian lagundu dezan:
- Norbanakoen gutxieneko kuota: 12,00 euro / urte
- Norbanakoen kuota arrunta: 50,00 euro / urte
- Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100,00 euro / urte
- Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu
Gurekin bat baldin bazatoz, egin zaitez babesle. Eta lagundu iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Denon artean aurrera aterako dugu.
Idatzi artikulu bat