Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/05 10:30:34.565 GMT+2

Kroaziara

Uztailaren 14an Kroaziarako bidean jarriko gara, Zagrebeko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko asmoz.

 

 

Jaialdia uztailaren 18an hasiko da. Kroazia eta auzoko herrialdetako 20 folklore-taldez gain, atzerritar 10 dantza-taldek parte hartuko dugu 5 egunetan zehar luzatzen den Jaialdi honetan. Egunero bi edo hiru dantza emanaldi aurkezten dira, eta gauero, abesbatza eta musika taldeen kontzertuak izango dira.

 

Guzti honekin batera, eskaintzen diren musika eta dantza tailerrak interesgarriak izateko itxura daukate, eta tartean erakutsiko dituzte Bosnia Herzegobinako Kroaziarren bitxi tradizionalen bilduma Zagrebeko Museo Etnografikoan, edota Jaialdiaren aurreko 40 urteetako DVD emanaldia.

 

Dance with us! izeneko dantza-tailerra Francis Feybli suitzarrak zuzenduko du, 70.eko hamarkadan europar musika eta dantza tradizionalaren biltzaile eta zabaltzailea.

 

Linda Tsardakas-Grimm eta Klaus Grimmen eskutik, berriz, aukera ezinobea izango dugu hainbat herrialdetako (Eskandinabia, Alemania, EEBB, Kanada, Hego-Ekialdeko Europa) bai borobilean, bai bikoteka dantzatzen diren dantzak ikasteko.

 

Musikari dagokionez, Indiako sarod eta tabla izeneko instrumentuen erabilera, Indiar musikaterapia (Avijit Ghosh), eta Kapla abestien tailerrak eskainiko dira.

 

 

 

Gure taldea, bertakoez gain, Bulgaria, Grezia, Georgia, India, Italia, Kamerun, Hego Korea, Malawi, Norbegia, Eslobenia eta Turkiako dantza taldeekin batera arituko da. 30 zein 10 minutuko emanaldiak egingo ditugu eta  Euskal Herriko lurralde gehieneko dantzekin osatuko ditugu: ezpata-dantzak, soka-dantza, dantzari-dantza, brokel dantzak, Luzaideko bolantak, Lapurdiko makil-txikiak, erromeria-dantzak eta Zuberoko maskarada zatiak txertatuko ditugu moldaketa desberdinekin.

 

19 lagunek bidaiatuko dugu, horietatik bost musikariak.

 

 

Zagrebeko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdiari buruzko informazioa hemen.

http://www.msf.hr/Smotra2007/En-index2007.htm

 

 

Nork: aurtzaka.2007/07/05 10:30:34.565 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Karteleko ezpata-dantzak oso itxura interesgarria dauka! Oker ez banago Iruñeko Dugunakoak izan ziren 2005ean jaialdi horretan.
Ondo ibili!

Nork: oier.2007/07/05 12:36:30.370 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier

Iep,

Ba bai gu duela 2 urte egon ginen (ni ez, lesionatuta bainengoen). Taldekoek ederki pasa zuten. Oso polita omen da Kroazia. Antolatzaileek interes berezia zuten ezpata-dantzekin (horregatik kartela, imajinatzen dut), beraz Aurtzaka-koak oso ongi hartuko zaituztete.

Ongi pasa Zagreb-en!

Nork: aritz.2007/07/05 16:25:39.085 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/aritz

Eskerrik asko biei,

saiatuko gara itzulerakoan kontatzen.

Nork: aurtzaka.2007/07/09 09:47:06.622 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak