Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/18 09:37:52.327 GMT+2

Beasaingo Jaietan: agintarien dantza-soka hamargarrenez

Datorren igande eguerdian, San Martin plazan ikusi ahal izango dugu, 10. urtez jarraian, Beasaingo Agintarien dantza-soka berreskuratua.

Aurtzakaren ekimenez eta Ikerfolk-en laguntzaz, Goierri osoan udal-agintarien soka-dantzak berreskuratzeari ekin genion orain hamar urte, Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak deskribatu zituen moduan. Poliki-poliki, herriak gehitu zaizkio ekimen honi, eta une honetan, badaude honezkero sei-zazpi herri urtero egiten dutenak: Arama, Beasain, Lazkao, Legorreta, Olaberri, Ordizia edota Zegama.

Beasainen, azken datu ezaguna, 1910 inguruko argazki bat genuen, non alkatea bera dantzariz jantzita sokako aurresku gisa agertzen baita.

 Aurtengoan, beste behin, soka berean lotuta ikusiko ditugu politikoki elkarrengandik oso urrun dauden herri-ordezkariak, gure ustez balio handia daukan irudi bat jendaurrean erakutsiz. Irudi hau, zoritxarrez, oso gutxitan ikusi daiteke gaurko gizarte honetan eta harrotasunez esan dezakegu, dantzaren bidez gizarteari berari eskaintzen diogun aukera polita badela, gutxienez.

 Aurtengoan gainera, legealdi honetako azken saioa burutuko dute alkate-zinegotziek, eta entseguetan interes bereziz ari direla lanean ikusi ahal izan dugu. Hauteskunde kanpaina ote da? Batera edo bestera, igandean beren onenak ematea espero dugu.

Nork: aurtzaka.2007/05/18 09:37:52.327 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... igandean 4ean ospatuko du herriko Udalbatzak legegintzaldi honetako lehena, zinegotzi berrien estrainaldiarekin. (Berri gehiago, iazko Beasaingo Jaietan: agintarien dantza-soka hamargarrenez...

Erreferentzia: Badatoz jai eta ekitaldiak - Aurtzaka dantza taldea 2008/04/28 16:24:09.226 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak