
Jakinen duzuenez, duela 2 urte tradizio berri bat abiatu zuen Eibarko Kezka dantza taldeak: Arrateko Amaren dantzak. Dantza hauek ez dira asmakuntza hutsa, baizik eta prozesu landu baten ondorio. Hitzaldiaren funtsa prozesu horren berri ematea izan zen.
ARRATEKO AMAREN DANTZAK. XXI. MENDERAKO TRADIZIO BAT.
Bidegurutzean
Eibarko Kezka dantza taldeak, gure inguruko beste talde askotxok bezala, ia Euskal Herri osoko dantzak eskaintzen aritu da azken 50 bat urtetan Egindako lan horrek zer fruitu eman ote duen galdetu zioten halako batean haien buruei.
- Zein da taldearen nortasuna?
- Zer aportatzen dugu dantzaren munduan?
- Zein funtzio izan behar genuke?
Hala ere, badira nortasun propioa duten taldeak, eta honelako arazoetatik libre daudenak:
- Errepertorio komunean maila oso altua duten taldeak.
- Espezializatutakoak (herrialde bateko dantzetan, esaterako).
- Sormenerako dohainak dituztenak.
- Eta BATEZ ERE: errepertorio propio eta berezia dutenak.
- Eibar (haien herria) hartuko zuten helburu.
- Errepertorio propioa landuko zuten.
- Argia dantza taldea. Argia dantza taldea sustraien berreskuraketa sakona egina zuen eta material horrekin proposamen interesgarriak plazaratuak.
- Iruñeko San Lorenzo-ko dantzak. Eibarkoek buruan zuten eredua islatuta ikusi zuten iruindarrengan.
Dantzaren testuingurua (zer jai egunetan txertatu) hautatzen asmatzearen garrantziaz ere ohartu ziren Kezkakoak.
Ideia horiek guztiak buruan, nolako dantzak eginen zituzten erabakitzeari ekin zioten.
- Argi zuten dantza tradizionalak egin nahi zituztela (baina hori esatea deus ez esatea bezala izan daiteke).
- Hartara: zer da tradizioa?
| "Ordenu garaikidea berretsi edo zalantzan jartzeko prozesu aktiboa". (Virginia Maquieira) |
Tradizioa ez da irudi estatikoa. Zer da orduan tradizioa? Tradizioa rollo bat da. Ez gaizki pentsa. Tradizioa pelikula rollo bat bezalakoa dela esan nahi baita: elkarren ondoko bi fotograma konparatuta ez dago ezberdintasunik, baina tartean 20 fotograma dituzten 2 irudi begiratu ezkero, nabaritzen da aldea. Hau da, tradizioa etengabe aldatzen ari da nahiz eta gu ez konturatu.
Baina tradizio berria egitea zilegi al da? Bateragarri al dira tradizio eta berri hitzak? Baditugu hainbat adibide:

- Legazpiko Ezpata-dantza: 1958. urteaz geroztik, 25 urtez egon zen dantzatu gabe. 25 urtez geldi egon den tradizio hori, garai bateko tradizio ber-bera izanen al da? Argazki zaharrekin alderaratuta izan da aldaketarik: dantzariek abarkak daramatzate orain, adibidez (60-70. hamarkadetako modaren ondorio). Legazpin gertatu dena tradizio baten jarraipena izan da, baina baita, neurri batean, tradizio berri baten sortzea.
- Lapurdiko inauteria: Ia hutsetik sortu zuten duela 30 bat urte eta orain 20 herritan baino gehiagotan egiten dute. 25 urtetan sustraituta dauden dantzak dira.
- Gauza bera gertatu da beste dantza eta tradizio batzuekin. Hutsetik sortuak izan dira: Erriberako paloteadoak, Luzaideko hainbat dantza, Jaurrieta, Zangoza-ko dantzak,... Berregin egin dira: Markina, Tolosa, Debako,... dantzak.
- Ereduak hautatu,
- Horien osagai komunak identifikatu (dantza motak, urratsak, aldairak, mugimendu koreografikoak, doinuak, jantziak,...),
- Konbinatu,
- eta horiekin guztiekin tradizio propioa osatu.
Goraxeago ere aipatu dugu tradizioarendako seaska egokia bilatzeak, tradizioak berak bezainbesteko garrantzia izaten duela gehienetan. Tradizioak sustraiak botako ditu, baldin eta lur egokian landatuta badago. Hala, eibartarrak dantzendako seaska bila hasi ziren. Hainbat buelta eman ondoren, erantzuna muturren aurrean zutela konturatu ziren: Arrateko Amaren erromeria (irailak 8). Egun horrek baldintza guztiak betetzen zituen:- Eibar eta eskualdeak bat egiten duten eguna da.
- Tradizio, kanta eta ospakizun ezberdinen sorburu izandakoa.
- Egun horretan dantzateko ohitura izan da (Oier-ek erantzunetan zuzendu bezala datu hauek ez dira Arrate egunarekin lotutakoak, Eibarren dantzaren inguruan bildutako datu esanguratsu batzuk baino):
- 1708: "Troquedo de danzantes"
- 1744: Ezpata-dantza
- 1828: Fernando VII-aren bisitan, "Veinte danzantes de espadas de los más diestros".


- "W" edo "V" tankerako Ezpata-dantza.
- "W"a-aren atzetik ezpata-txikiak.
- Zintzarria (beste leku batzuetan "degollau" izenez ezagutua)
- Parrilla: buruzagia goratu.
- Makila txikiak.
Informazio gehiago eta hobea, hemen.

Erantzunak
- 1708: "Troquedo de danzantes"
- 1744: Ezpata-dantza
- 1828: Fernando VII-aren bisitan, "Veinte danzantes de espadas de los más diestros".
Datu horiek ez dira Arrate egunarekin lotutakoak, Eibarren dantzaren inguruan bildutako datu esanguratsu batzuk baino.Zorionak eta eskerrikasko.
Nork: oier.2006/11/28 13:04:03.354 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: aritz.2006/11/28 13:07:24.033 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: gari.2006/11/30 10:00:05.089 GMT+1