Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
error while rendering plonetheme.bootstrap.dropdownmenu
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Uztarroze: ttun-ttuna 1986 Fidela Bernat

Uztarroze: ttun-ttuna 1986 Fidela Bernat

2011/12/29 11:21

Fidela Bernat Erronkariko azken euskalduna, erronkarieraz mintzatzen zen azken euskalduna izan zela esan ohi da. 1898. urtean jaio zen, Uztarrozen, eta beraz, 88 urte zituen Andra Mari dantzari taldekoek elkarrizketatu zutenean. Euskaraz ere esaldi batzuk egiten ditu elkarrizketan, erronkarieraz zenbait gauza nola esaten ziren azalduz. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kideek 1986an Uztarrozen egindako elkarrizketa da, Erronkariko ttun-ttunari buruz egindako ikerketaren baitan. Juan Antonio Urbeltzen aholkuz jo zuten Erronkarira, eta bertan, besteak beste Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak hainbat elkarrizketa egin zituzten. Andra Mari dantzari taldea, 1986. http://www.andramaridantzataldea.com

Etiketak
1986
uztarroze
erronkari
ttun-ttuna
fidela-bernat
tradizionala
nafarroa
xxmendea
andra-mari
elkarrizketa
Fermin
2011/12/29 22:28

zorionak bihotz-bihotzez zuen lanagatik. Bideo hau da batzuen gezurra airean uzteko bide onena. Alegia, badela Aunamendien bi magaletan Herri bakar bat, nahiz eta UPNko jauntxo negacionistek begi-bistakoa ukatu. Abizen euskaldunak dituzten jauntxo nafar horiexek beraiek. Aupa Fidela Bernat!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.