Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantza kontra dantza

Dokumentuaren akzioak

Dantza kontra dantza

Juan Inazio Iztuetak 1827an argitaratutako Gipuzkoako doinu zaharretan oinarrituta Baztango mutil-dantzen urratsetan oinarritutako dantza moldea proposatzen du CD eta DVD honetan.
Egilea
Oskorri
Formatua
CD+DVD
Editorea
Elkar
Data
2011/11/30

Juan Inazio Iztuetak 1827an argitaratutako Gipuzkoako doinu zaharretan oinarrituta  Baztango mutil-dantzen urratsetan oinarritutako dantza moldea proposatzen du CD eta DVD honetan. Doinu guztiak Gipuzkoako Dantza Zaharretarik dira, Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845) dantza maisuak bilduak eta Pedro Albeniz (1795-1855) Donostiako Santa Mariako organista zenak transkribatuak. Koreografiak (Iztuetaren informazioak kontutan hartuta eta Oskorriren musika bertsioaren arabera) Baztango Dantzariak taldeko Mari Cruz Goñi eta Amadeo Arretxeak moldatuak izan dira.

2011ko urtarril-otsailean Donostiako Elkar estudioan Jean Phocasek errejistratu, nahasi eta masterizatua, Víctor Sanchezen laguntzaz. Oskorrik produzitua. (Lehen maketak 2010ean, Jean Phocasek Elkarren, eta Fredi Pelaezek Pottoko estudioan eginak).
  • Natxo de Felipe: Okarinak, boza, pandero eta urratsak.
  • Anton Latxa: 6 eta 12 hariko gitarra akustikoak, tronpeta, fliskorno eta boza.
  • Bixente Martínez: Mandolina, gitarra eta mandogitarra elektrikoak, dobro, dobro elektriko eta bouzoukia.
  • Josu Salbide: Txirula, flauta, alboka, flageolet, ttunttun, gaita nafar, bouzouki eta uillen pipesa.
  • Xabier Zeberino: Nyckelharpa, biolin, biola, kontrabaxu, kalinba eta boza.
  • Iñigo Egia: Tabla, kaxoi, bonbo, derbuka, danbor afrikarra, platoak, bodhrám, canjira, riq, rascador, shakerrak, djembe eta gainerako perkusio guztiak.
  • Gorka Escauriaza: Baxu elektriko eta boz efektuen programazioak.

 

Musika konponketak:

  • Bixente Martínez. 2, 9, 12 eta 14.
  • Anton Latxa. 10.
  • Josu Salbide. 4.
  • Xabier Zeberio. 7.
  • Oskorri. 1, 3, 5, 6, 8, 11 eta 13.

Kantu hitzen egokitzapenak: Natxo de Felipe. 3, 5, 8, 9, 11 eta 13.

 

DVDko irudiak ETBk (Jesus Serrano errealizadore, Mikel Ormazabal eta Andoni Salas produktore, Patxi Ormaetxea lehen mailako operadore) filmatuak eta Mikel Clementek postproduzituak. Oskorriren partez eskerrik beroena filmazioetara bakarka etorri ziren dantzariei, Baztango Dantzariak eta hurrengo Taldeei, nahiz bost hiriotan ezinbesteko laguntza luzatu ziguten guztiei: 
  • Gasteizen (2010eko urriaren 24an, Foru Plazan eta Campilloko Kiroldegian). Algara, Bidabarri, Oketa Alai, Udal Folklore Akademia eta Urkabustaizko Dantzariak. Gasteizko Udala eta Vitoria-Gasteiz Film Office.
  • Bilbon (2010eko urriaren 30ean, Guggenheim Museoko Zelaian eta Alhondigan). Basauritar, Edurre, Erreka-Ortu, Gazte-Zar, Goi-Herri, Ibai Lorak, eta Salbatzaile. Guggenheim Museoa eta Alhóndiga Bilbao.
  • Donostian (2010eko urriaren 31an, Kursaal Jauregian eta Udaletxeko Terrazan). Alkarbide, Herridantza, Mutxiko Elkartea eta San Juan Konparsa. Donostiako Udala, Film Comission Donostia-San Sebastián eta Kursaal Kongresu Jauregia.
  • Iruñean (2010eko azaroaren 1ean, Autobus Geltokian eta Konestablearen Jauregian). Basakaitz, Independantza, Iruña, Jauzi, Larratz eta Oberena. Autobus Geltoki Berria eta Konestablearen Jauregia.
  • Baionan (2010eko azaroaren 7an, Lauga Kiroldegian eta Herriko Etxeko Plazan). Alaiki, Aniez Perezen ikasleak, Gure Txeru, Herridantza, Leinua, Mutxiko, Txindurri eta Zirikolatz. Baionako Udala eta Turismo Bulegoa.
Proiektuaren erreportajea: Bilbon, 2011ko apirilaren 7an, Natxo de Felipe, Bixente Martínez eta Xabier Zeberioren azalpenak, Mikel Clementek filmatua. Frantsesezko bertsioa Xan-Leon Indart. Ingelesezko bertsioa Beni Markiegi.

Dantza ikastaldia: Elizondon, 2011ko apirilaren 8an, Arizkunenea Kultur Etxeko Baztango Dantzarien lokaletan Mikel Clementek filmatua. Mari Cruz Goñi eta Amadeo Arretxea irakasle eta Cristobal Zelaieta, Izaskun Egüi, Mylis Legassa eta Pettan Andueza ikasle.

Azala eta Diseinu orokorra Bitor Allende eta Javi Martín (Paradox). Produkzio eta koordinazio orokorra Aitor eta Jaione Narbaiza (KAP). Koordinazioa Elkar-en Josebe Ormazuri. DVDaren menua Carlos Latorre.

CD:

  1. Ehun dukatekoa eta Betronio txikia
  2. Amorea, Margaritatxo
  3. San Sebastian
  4. Napartxo
  5. Galantak
  6. Betronio haundia
  7. Punta motz
  8. Azalandare
  9. Upelategi
  10. Mizpirotz
  11. Quarrentako erregela
  12. Erribera
  13. Erregela zaharra
  14. Hondarribia txikia

+14 mp3 (dantza bertsioa, soilik ordenagailuan entzuteko).

+14 Dantzen Urrats Zerrenda (PDF, soilik ordenagailuan ikustekoa).

 

DVD

Filma: 14 dantzak (Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Baionan filmatuak) eta Proiektuaren erreportajea.

+ Dantza ikastaldia (urratsen azalpena, Elizondoko Baztango Dantzarien egoitzan).

 

Oskorri: Dantza Kontra Dantza

Elkar, 2011