Maskaradak 2008 Aloze eta Atharratzeko gazteen eskutik

dantzan.com 2008/01/01

Urtarrilaren 13an abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten bi herritako gazteak, Aloze eta Atharratzekoak elkartu dira maskaradak prestatzeko eta Atharratzen bertan hasi Santa Grazin bukatu bitartean hamabost agerraldi egingo dituzte. Hona hemen Aitzindariak elkarteko Jean Bordaxar-ek helarazi dizkigun 2008ko Zuberoako maskaraden datak eta egutegia:

  • Urtarrilak 13, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 20, igandea: Gotaine
  • Urtarrilak 27, igandea: Ligi
  • Otsailak 3, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 10, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 17, igandea: Muskildi
  • Martxoak 2, igandea: Gamere
  • Martxoak 8, larunbata: Maule
  • Martxoak 16, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 23, igandea: Barkoxe
  • Martxoak 30, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilak 6, igandea: Altzai / Lakarri
  • Apirilak 13, igandea: Sohüta/Hoki
  • Apirilak 20, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 27, igandea: Santa Grazi

 

Ohitura den bezala emanaldi guztia igandean dira, Maulekoa salbu. Maulera neskenegunean edo larunbatean iritsi ohi dira maskaradak. Ordutegian gora-beherak izaten badira ere, gutxi gora behera 10:00etan hasi ohi dira barrikadak eta arratsaldeko emanaldiak 16:00ak aldean.

Hona hemen aurtengo maskaradak hartuko dituen herriak mapan.

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak